..............................................................................................................
2025/07/30
Lur azpiko Lekitto
2013/11/04
Lur azpiko ondareari buruzko jardunaldiak (Berriatua)
- Azaruan 8, barixakua 19:30etan: “Lea-Artibai eta Busturialdeko espeleologia azken urteotan”. Argazki eta testuz osatutako erakusketia aurkeztuko da.
- Azaruan 14a, eguena 19:30etan: “Berritxu eta inguruko kobazulo eta leizeak: gure lurrazpiko ondarea”. ADES Espeleologia Taldian hitzaldi eta diaporama.
- Azaruan 22xa, barixakua 19:30etan: “Ehiztari biltzaileen Paleolito Aroko artea”. AGIRI Arkeologia Elkartian erakusketia aurkeztuko da, Abenduan 1erarte ikusgai.
- Azaruan 28xa, eguena 19:30etan: “Berritxuko Historiaurreko kultur ondarea”. AGIRI Arkeologia Elkartian hitzaldixa.
2009/11/11
2008/11/09
"Exponatur" BEC
ADESen partizipazioa BEC-eko, "Exponaturen" azokan eramaten stand-eko Euskal Espeleologoen Taldea "Axpea"2008/06/30
Ibarrangeluko erakusketa

ADES-en 25 urteurreneko erakusketia ikusgai egongo da Ibarrangelun uztailan 1etik 13ra. Udal Kultur Etxean izango da.
2008/02/05
Erakusketa zabalduko du Ades espeleologia taldeak Lekeition
Gizartea
Hitzaldia, film laburrak eta koba batera irteera bat ere antolatu dituzte herritarrentzat.
irati urberuaga
Kultur etxean erakusketa ipiniko du Ades espeleologia taldeak datorren astean. Astelehenetik aurrera, astegun zein asteburuetan izango dute lekeitiarrek koben mundu ezkutuaren gainean gauza gehiago jakiteko aukera. Astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara, eta zapatu-domeketan goiz eta arratsaldez, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, zabalik egongo da.
Horregaz batera, Lurpeko mundura lehiatilla bat izeneko hitzaldia emango dute otsailaren 15ean, 19:00etan.
Film laburrak
Ikusentzunezkoek ere euren lekua edukiko dute: Karlisten leizea eta Solo en el silencio film laburrak eskainiko dituzte otsailaren 22an, 19:00etan. Ades taldearen ekoizpenak dira biak.
Hurrengo egunean, koba batera irteera egingo dute taldekideek, eurekin joan nahi dutenek erakusketan eman beharko dute izena. 10:00etan irtengo dute.
Asteburuan Abittaga-Trakamailen ibili dira taldekoak, Pi izeneko galerian zehar, Trakamaileko bigarren lotura topatu nahian. Hala ere, ordu batzuk ibili arren, ez dute ezer argirik topatu.
2008/02/03
Erakusketia Lekeition, Otsaillan 11-23
Datorren Otsaillian 11-tik 23-ra, lekittarren artian zabalduko dogu gure abots kabernosua. Gure lurpeko bihar isilla hurretik ezagutu nahi dabenak, Kultur Etxian daka aukeria:
- Erakusketian 1º eguna: Otsaillan 11a. Ordutegixa: astegunetan 18.00-20.00, asteburuetan 12.00-14.00 eta 17.00-20.00.
- Hitzaldixa: "Lurpeko mundura leihatilla bat" (ADES-eko kidien eskutik). Otsaillan 15a, 19.00etan.
- Laburmetraiak: "Karlistaren leizea" eta "Solo en el silencio" (ADES-en ekoizpenak). Otsailan 22a, 19.00etan.
- Kobara exkurtsiñua: Otsaillan 23a, 10.00etan (erakusketan apuntautakuendako bakarrik).
- Desmontaje: Otsaillan 23a, arratsaldez.
2007/12/19
ADES-ek San Pedro kobaren inguruko hitzaldia emango du barikuan, kultur etxean
Ingurumena
Urtarrilean irteera egingo dute koba horretara; joan nahi dutenek ahalik eta arinen eman beharko dute izena.
ainara garcia
Barikuan, abenduaren 21ean, 19.00etan,ADES espeleologi taldekoek Hitzaldi bat eskainiko dute Busturiko Kultur Etxean. Hizlaria Gotzon Aranzabal, ADES taldeko kidea izango da. «BusturikoSan Pedroko kobaren inguruko hitzaldia izango da batez ere», adierazi du Aranzabalek.
«Era horretan hitzaldira hurbiltzen diren guztiek kobak zelakoa k diren jakiteko aukera izango dute».
Hitzaldiaren ostean mahain ingurua egingo dute. Erakusketa antolatzen den herri bakoitzean, gainera, hitzaldia izateaz aparte, irteera bat ere antolatzen dute ADESekoek.
San Pedro kobara irteera
Oraindik eguna zehaztu ez duten arren, ADES espeleologi taldekoek Busturiko San Pedro kobara irteera gidatu bat antolatuko dute. «Oraindik eguna ez dago zehaztuta baina urtarrilean izango da».
30 edota 40 lagunen taldea izango da, eta «joan nahi dutenek bizkor ibili beharko dute, zerrenda laster beteko baita», adierazi dute taldekoek.
«Kobazuloan barrena, gutxi gora behera, kilometro bateko ibilbidea» egingo dute izena ematen duten guztiek. Kobazuloak, denetara, 3 kilometro ditu.
Izena eman nahi dutenek ez dute inolako baldintza berezirik bete behar. «Irteerara datozen pertsona guztiek, San Roke kobaren berezitasunak ikusteko aukera izango dute».
Ibiladiak ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora behera, eta «ibilbide erraza eta oso polita» dela adierazi du Aranzabalek.
Izena eman nahi duten guztiek ADESekoekin kontaktuan jarri beharko dira, telefonoz edota web gunearen bitartez.
Bizkaitik ezagunena
Urdaibaiko «bigarren kobarik luzeena» da,s eta «Bizkaiko ezagunenetariko» bat.
Era «ludiko-didaktiko» batean, Busturiko San Pedro kobazuloa oso «aprobetxagarria dela esango nuke».
Erakusketa batekin ospatu gura dute 25. urteurrena
Kultura
Abenduaren 21era arte haitzuloei buruzko argazkiak daude ikusgai Sukarrietako Kultur Etxean, ADESen eskutik.
a. garcia
Aurton ADES espeleologia taldeak bere 25. urteurrena ospatzen du. Hori dela eta, Busturiko kultur etxean haitzuloei buruzko erakusketa bat antolatu dute, Gernika-Lumoko kultur etxearen babesarekin. Abenduaren 21era arte, kultur etxera hurbiltzen diren guztiek, ADESek 25 urte horietan izandako zenbait koben argazkiak ikusteko aukera izango dute.
Haitzuloen argazkiak
Argazki sorta handia aurkezten dute: 1982. urtetik -talde bezela sortu zirenetik-, 2007. urtera arte. Argazkiak, azalpen testuekin lagunduta daude.
Eskualdetik kanpoko haitzuloak aipatzeaz gain, Busturialdeko zenbait haitzulo azaltzen dira erakusketan: Gautegiz Arteagako Andrabideko eta Oxinagako leizeak, Nabarnizeko Iñeritzeko leizea, Kortezubiko Lasterrikeko eta Bolunzuloko leizeak eta Ereñoko Aretxaldeko koba, besteak beste.
Zenbait lekutan izandako erakusketa da hain zuzen ere: Gernika-Lumon, Ondarroan eta Orain Busturiko Kultur Etxean.
Aitzindariak
Haitzuloen argazkiekin batera, urte horietan guztietan zehar ADESek talde bezala izan duen ibilbidea ere aipatzen da erakusketan.
Erakusketak, taldeko aintzindarien inguruko informazioa jasotzeko aukera ere eskaintzen du .
2007/12/09
BUSTURIKO ERAKUSKETA INAUGURAZIÑOA

2007/11/18
Akabo Ondarrukua
2007/11/01
Ondarrun inauguraziño arrakastatsua
X jaunak laster kargauko dittuan argazkixetan ikusi ahal izango dozuen legez, Ondarruko erakusketian inauguraziño ekittaldixa arrakastatsua izan da guztiz. ADES-eko kidien esanetan "Gernikako erakusketa denpora guztixen baiño jente gehixago pasau de arratsalde baten" Lamerako Udal Erakusketa Aretotik. Lekuan ikusgarrixangaittik, edo pintxuen kalidade onangaittik, edo erakusketako arduradunen korputz gixartsuengaittik, kontua da bete-bete eginda izan dogula erakusketa aretua. Ondarrutarrak neurri bardiñian erantzuten badetse gure deialdixari, ez dakitt ba, ez dakitt ba, danok sartzeko aiña koba izango doguzen Lea-Artibaien (bai seguru!).
2007/10/09
Erakusketia Ondarrun, Azaruan 1-18
ADES-en 25 urteurreneko erakusketia ikusgai egongo da Ondarrun Azaruan 1etik 18ra. Udal Erakusketa Aretuan izango da, herri erdi-erdixan, eta egunero egongo da zabalik 10.00etatik 22.00etara (asteburuetan bebai). Hortaz gain:- Azaruan 1, eguastena 19.00etan: inauguraziñua, pintxo eta traguekin.
- Azaruan 11, domekia 19.00etan: hitzaldixa "Lurpeko mundurako leihatillia".
- Azaruan 18, domekia 19.00etan: bideo emanaldixa "Solo en el Silencio" eta "Karlistaren leizea". Gero klausura pintxo eta traguekin.
- Azaruan 24, zapatua 10.00etan: haitzulo batera bisita gidatua. Erakusketan izango dozue apuntatzeko liburu bat (lekua mugatua da).
2007/06/11
ADES 25 urte

2007/06/04
ADESek 25 urte
25 Aniversario del ADES. En el 2007, el ADES cumple 25 años de dedicación a la espeleología. 25 años que han pasado muy rápido (demasiado) y en los que a pesar de todo lo realizado, se tiene la sensación de que aún queda mucho por hacer (¡qué suerte!). La geografía de las Comarcas vizcaínas de Busturialdea y Lea-Artibai, así como la cántabra de Miera, es hoy algo más conocida gracias a la labor desarrollada. Con motivo de la efemérides, se tiene previsto realizar a lo largo del año una serie de diversos actos. El “plato” fuerte será la presentación del “Catálogo de Cuevas y Simas de Urdaibai”. Pero no será el único: una exposición que recoja los 25 años de trayectoria; una exposición bajo el tema del “Espeleoarte”, que recoja las obras que artistas del mundo vienen realizando inspirados en el mundo subterráneo; visitas guiadas a cavidades, gratuitas y abiertas al público; cursillos de espeleología; charlas, conferencias…irán completando el amplio programa. ¡Ojalá! Podamos vernos dentro de otros 25 años, aunque nos tememos que la mayoría de los ahora presentes, no estaremos ya para estos trotes. Por lo menos que otros lo cuenten y celebren de nuestra parte.



