.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................
Mostrando entradas con la etiqueta liburu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta liburu. Mostrar todas las entradas

2026/06/15

Munduko ipurtzuloko kronikak

 Bruselako Centre Routier Spéléo CRSekoak 1970 hamarkadan agertu ziren Larran. Hogeita hamar urtean zehar, talde honetako hiruzpalau belaunaldi txandakatu ziren, Lonné-Peyreten esploraziotik hasita, Bourrugues, Mulékéké edo Sima de Ukerdi Abajo bezalako leku enblematiko esploratuz, hainbat talderekin elkarlan estuan eta, bistan denez, ARSIP elkartearen barruan koordinaturik. Liburu hau urte horietako lekukotasun bizia da, eta zehaztasunez betea dagoen arren (hau batzuetan, leize horiexek ezagutzen ez dituzten pertsonendako astuna izaten delarik), idazkera estilo ezberdinek, ikuspegi poliedrikoak, eta idazleen arteko "rollo onak" irakurketa asko arintzen du. Zer esanik ez, liburuaren alde grafikoak ere asko laguntzen du, argazki zoragarriek, plano topografikoek eta bestelako irudiek lekuak ezagutzen ez ditugunoi kokatzen asko laguntzen dutelarik. Zorionak egileei, argitalpenak helburua ederki betetzen baitu. Egin duzuen lana ezin da diruarekin ordaindu! 

Erreferentzia:

  • MARBACH, Jo, MARTIN, Lambert, COPPENOLLE, Jean-Claude, MATTLET, Jean-Marc. 2023. Aventures sous la Pierre. Trente ans d’explorations à la Pierre Saint Martin. Librairie Spéléo, Suarlée. 360 pp. 

Paperjale.eus-en. 

2025/11/21

Dibulgatzaillian erronkia

 

Ez dok erreza gai konplexu bat (eta zati haundi baten, ezezaguna) populaziño orokorrari komunikatzia; hamen saiakera on bat. Inkoherentzia txiki bat jaukak: arrazkixak ume txikixendako egokixak dirazen arren, "mamiña" gaztiendako morokua dok = ez bati, ez bestiari ez gajakek allegauko... Ekoizpen txukuna bestalde, kalidadekua.

Ref:

  • The Great Migration. The secret life of bats Bono's Adventures, #2, Kathleen Röllig, Steffen Gumpert. Azal biguna, 30 orrialde. ingelesa hizkuntza. 2021ko urt. 1a(e)an Eurobats, Leibniz-Institut für Zoo-und Wildtierforschung(e)n argitaratua. ISBN: 978-3-9815637-9-5


 

Paperjale.eus-en. 

2025/01/11

Divagaciones Subterráneas (Laurent Richard, 2024)

 Erreferentzia:

  • RICHARD, Laurent. 2024. Divagaciones Subterráneas. Ed. En Plan Fino producción.

Con un dominio del idioma que ya quisieran para sí muchos castellanohablantes, el archiconocido "Logón" vuelve a mostrar su faceta de contador de historias, de una forma más amena incluso que en su anterior publicación. Quien conozca personalmente a Laurent Richard no dejará de sorprenderse una vez más al comprobar el llamativo contraste entre el carácter reservado y tranquilo del espeleobuceador, colaborador de multitud de grupos, y la retranca -al mejor estilo gallego- que destilan sus narraciones, anécdotas y epigramas. Si bien el carácter del libro lo hace atractivo para todos los públicos, siendo una magnífica introducción a las exploraciones subterráneas, el texto contiene numerosas claves "sólo para iniciados" que hará regodearse en la lectura a los espeleólogos experimentados (sea cual sea lo que esto signifique).

Un bonito regalo para espeleólogos en cualquier fase ("inicios / madurez / decadencia") que se verán despiadadamente retratados en sus momentos más inconfesables, cual si un traicionero cronista se hubiera colado en el más recóndito lugar para pillarles in fraganti. El libro tiene 112 páginas, y se vende a 10,00€ . Pedidos a richardlaurent@hotmail.com

Aventures insolites (Roger Marcorelles, 2023)

 

Erreferentzia:

  • MARCORELLES, Roger. 2023. Aventures insolites. Montagne - Spéléo - Canyons. Ed. BoD - Books on Demand, Norderstedt.

Roger Marcorellesek badu leku ohoragarri bat euskal espeleologian. Montpellierretik etorritako beste espeleologoekin batera, 1960 hamarkadan San Marti Harriko Sisteman eginiko explorazio gogoangarrietan parte hartu baitzuen.  Basabürüko Lezentzat supertaldea sortu zenean, bera izan zen “arretako ume basati” koadrila haren burua. Sistemaren beherengo puntu den Parment putzuaren esplorazioan parte hartu zuen. Basabürüko Leizean (Tête Sauvage famatua) bigarren sarrera naturala aurkitu zutenean ere han izan zen, sistemaren esplorazioari bultzada ikaragarria emanez. Urte gutxi baina oso intentsuak izan ziren: horren erakusgarri da liburu honen laurdena, osorik, Euskal Herrian eginiko lanoi eskeinia dela. Ataletako asko esplorazioan unean bertan eginiko kroniketan oinarrituak daude - "Introspections" izenekoaren orijinala, esate baterako, Rogerrek berak esana, komuneko paper zatietan idatzia dago- eta hori kontakizunaren mesedetan da, bizitasun handia ematen baitio liburuari. 

Liburuak 327 orrialde ditu, autoedizioan argitaratua dago, eta Books On Demand webgunean eros daiteke 20 eurotan.

2012/03/15

Goikoetxeko liburua




Liburu baten azalduta Goikoetxeko lanak kosta zaigu baina hemen dago. EUV-ak Karaitzako monografiko bat azaltzen dau Goikoetxeko kobari dedikatuta ADES taldeak euki duen protagonismo berezia. http://www.euskalespeleo.com/
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats