..............................................................................................................
2013/03/03
Teleberrin eta Gaur Egunen
Trakamall ubegian (Amoroto) egon naiz ETB-ko kazetari talde batekin, lurpeko urari buruzko azalpenak ematen. Asteburu honetako Gaur Egun eta Teleberri albistegietan (ETB1 eta ETB2) agertzeko.
Euskaraz: http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2200200834001
(tarte espeleologikoa 17:15 eta 19:10 artean)
Espainolez: http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2200599246001
(tarte espeleologikoa 26:50 eta 28:45 artean)
Hori bai, erreportaiak leku honetako kakanahaste toponimikoa areagotzen du: euskarazkoan "Trakamaialde" aipatu dute, eta gaztelerazkoan "Trakamalle"... Egunen batean artikulu zientifiko-filologiko serioa egin beharko dut "Trakamall" forma defendatuz...
2008/01/19
Trakamailleko sarreria

Belaunak dardar. Gosia kendu. Heldu naiz. Albokera jarri, aurreraka ez nok sartzen. Gero eta estuago. Burua enkajau jatak. Larri. Diagonalian aurrera egin bihar, gorago estuegixa dok. Behera jauzitta, enpotrau eta ezingo nok jaiki. Estu. Panikua. Geratu. Begixak itxi. Arnasa hartu. Atseden hartu. Baretu. Ezin baretu. Estu. Larri. Arnasa hartu. Aurrera. Ezin. Indarka. Lehertu. Ezin. Larri. Estu. Panikua. Estu. Estu. Lagundu...
Atzera begiratu nahi. Burua ezin jirau. Estuegi. Arnasa....
Arran moduan, ukondo puntak, belaunak erabillitta arrakalian parte nasaixena billau. Pizkat atzeraka, desenkajatzeko. Beherago, baiña pultsuan: ezin nok jausi. Estu dok baiña pizkaka ba najoiak. Horizontalki noia, horma bixetan enkastrauta erdi alturan. Zentimetroz zentimetro. Estu, baiña ez larri. Lasaittu nok. Pasau nok.
Irabazi juat (musikia).