.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2010/03/31

28. Euskal Espeleologia Jardunaldiak Oñatin

EEE-ko webgunian irakorri dogunez...

Antolatzaileak webgune hau prestatu dute Jardunaldei buruzko informazio osoarekin:
http://sites.google.com/site/28espeleojardunaldiak/

Gogora ezazue garrantzitsua dela haiendako lehen bait lehen jakitea zenbat jende goazen, jardunaldi guztietarako edo ez, tailerretan parte hartuko dugun... antolakuntza eta ekonomia errazteko.

Beraz agudo egin itzazue tramiteak!

2010/03/24

Bizkaia Irratixan

http://www.euskosare.org/euskal_herria/bizkaia_irratia_entrevistas_diaspora/image_small

10-III-24: Oier.

Bizkaia irratikuekin elkarrizketia. 11.45-12.00 tartian egin dogu, Aulestiako kobei buruz.

2010/03/23

Lamiñetako kartela



10-III-23: Oier.

Armiñako sarrerako informaziño-orri probisionala falta zan, eta barriro ipiñi dot. Oinguan spit bi eta torlojuekin lotuta, zaborrik ez sortzeko.

2010/03/07

Karaitza 17


Argazkiak.org | Karaitza 17 © cc-by-sa: ades

EEE-eko aldizkaria barriro be argitaratu da. 1992xan lehelengo alia argitaratu zanetik gitxik uste zeben hainbeste iraungo zebanik, baiña hara: hamen dago 17garren alia, eta ez mailla zientifiko txikixakin. Beste kontenido interesgarri askoren artian, ADES-eko Gotzon eta Santik Lezateri buruz egindako artikulua be ba dator. Aldizkarixan edukiñan erreferentzia gehixago EEE-ko webgunian dozue, eta seguraski laster PDF-n deskargatzeko moduan egongo da.


2010/03/01

UDALAITZEN HAZI GAZTEA EREIN DA





Aupa Joseba!

Gogorra da;Ez duzu nire berririk edukiko,badakit,baina barruko beharrizana asetzeko idazten dizut,oso zaila egiten zaigu pertsonoi horrelako gauzak besterik gabe onartzea,horregatik sortzen dira errituak adibidez,nahiz eta betikoen zalea ez naizen.Beste zenbait kasutan bezala,ez dut jakiten zer egin,zer egin litekeen,egokia ote den…baina lau haizetara oihu egiteko gogoa izatetik aparte,zuri azken zerbait esateko gogoa,ezin besterik gabe ezkutatu (jakin arren ez duzula hau inoiz irakurriko). Zure omenez,gogoratzeko moduko pertsona izan zarelako.

Iazko udan,azkenean,ezin zuen eskutik Aizkorriko leku ezkutuak ezagutu.Aurten ezagutzeko asmoak banituen,baina,jada ez da berdina izango,ez baitzara egongo horiek erakusteko.Kamillan atera nazaten ere ez zara egongo, edo Genofonoa nola jarri erakusteko, sokak neurtzen eta abarretan.Barre algara ugari eragiteko zein egiteko ere ez.Aralarren gorantz zihoazen “fitxajeei” buruz hitz egiteko ere ez. Hain gutxian,hain asko eman dezakeenik pertsonak! naturak bezala!baina ze gutxian ken diezagukeen hainbeste!

Hotza,asperdura,barre eta ia negar ere inguru gogor berdinetan egiteak,badakar halako lotura berezi bat,hainbeste ordu jarraian bizipen ahaztezinak aurkitzen ibiltzeak; baina lotura berezi hau,zinen modukoa izatearren sortu zaigu gure barruetan.Euskaldun ona, pertsona osoa zinen.Gaztea,oso gaztea,gazteegia,baina ardurak hartzeko heldutasunik ez zitzaizun falta.Jatorra,zabala,alaia..poza,bizi gogoa hamaika miliatara transmititzen zenuen,beti zerbait egiteko grina,laguntzeko,ikasteko,irakasteko prest, ausarta,bizia,gogotsua eta kementsua.
Pena ez da gutxi egon zarela gure artean,jende askok ehun urtetan baino gehiago eman baituzu,pena da, zeneukan garra eta indarra zulo ilun baten betirako gelditu direla. Baina,badugu esperantza,zure haziek berandu baino lehen emango dituztela fruituak. Gero arte Joseba,maite ditugun edozein bazter ezkutuetako batean aurkituko gara.
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats