.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................
Mostrando entradas con la etiqueta javier moreno. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta javier moreno. Mostrar todas las entradas

2008/12/08

Katalogua, urrezko lanabesa


Argazkiak.org | Javier Moreno eta katalogua © cc-by-sa: txikillana

Euskal Espeleologuen Elkarguak ardura berezixa dauka Haitzuluen Katalogo bateratua aurrera etaratzen. Espeleologuen biharrerako aurrerapauso haundixa izango dan lan honekin, talde desbardiñak euren arteko informaziñua trukatu ahal izango dabe modu bizkor eta eraginkorrian, eta bestiak beste erreskate operaziñuak arindu egingo dira. Era berian, espeleologixiak bere barruan biltzen dittuan espezialitate eta zientzia guztiak integratu egingo dira, gure haitzuluen ezagutza eta zaintzian mesedetan.

2008/12/06

Haitzuluen katalogua

Hitzaldixen programia estua bada be, jentiak galdetzeko gogo haundixak dakaz eta zientifikuen arteko eztabaidak pizkat berandutu egitten deskue.

Argazkiak.org | Azken filakuak © cc-by-sa: txikillana

Javi Morenon bigarren hitzaldixan, EAE-ko Haitzuluen kataloguan proiektua hobeto ezagutu dogu. 9 espeleologia talde GEV-eko katalogo zaharra eguneratzen gabiz juan dan urtietan.Lurrazaleko mapak dagoz, baiña lur azpixa guztiz ezezaguna da; exploratzeko biharra ez zan XIX gizaldixan amaittu. Topografixia lagun, lurpeko munduan mapak egittia da gure biharra baiña horretarako talde guztien artian kolaborau biharra dago.

Gizakixen legiak eta haitzuluak


Argazkiak.org | Javier Moreno © cc-by-sa: txikillana

Javier Moreno abokatuak eta Burnia Espeleologia Taldeko kidiak koben egoera legal eta administratibuaz jardun dau. Gauza asko baloratu bihar dira: kobian beran balixo hidrologiko, geologiko, biologiko eta historikua, jabetzia, erantzukizuna, babes naturala... batzutan egoeria korapillotsua izaten da, Debako Praileaitzen kasuan moduan. Espeleologia aldetik irizpide batzu proposatzen dira karst gunien babes eta kudeaketa globalerako. EAE-ko datuei begira ingurune hónen garrantzixa ondo ikusten da: 9 parke naturaletatik 8 karstak dira.
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats