.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2012/04/24

Bioespeleologia ikastaroa


Maiatzan 26-27 "Introducción a la Bioespeleología" Baltzolan eta EHU-n, Carlos Prieto eta Alex Ulekin.urtso interesgarrixa, batez be nere modura forma fisikuan “aldapan behera” doiazen espeleologuendako. Ni (Oier) apuntau naiz; beste iñork interesik badau bizkor ibilli biharko da, 12 plaza bakarrik dagoz-eta.

2012/04/21

Aterpe bila / Aterpe barik

Herrixan bonbaketian 75 urteurrenan harira, Gernikazarra elkartiak erakusketia antolatu dau Gernikako Kultur Etxian. Bestiak beste ADES eta AGIRI elkartiak alkarrekin egindako instalaziñua dakazue bertan Maiatzan 25a arte, eta hau da bertan irakorri zeinkien testua.


Argazkiak.org | Errefujio antiaereua © cc-by-sa: txikillana

Gizakiok haitzuloekin harreman estua dugu. Xelebrea da: beldur iturria eta jeinu gaiztoen bizileku den lurpeko eremu bera, arrisku larrien aurrean babesteko abaro bihurtu da behin eta berriro gure espeziearen ibilbidean zehar. Espeleologia ikerketetan sarri aurkitzen ditugu horren lekukotasun eta aztarnak.

Antoliña, Santimamiñe eta Atxetako kobetan aurki ditzakegun arrasto zaharrenak Paleolito eta Mesolito artekoak dira. Kontuan hartu gizakiok 20.000 urtez jarraian bizi izan garela haitzuloetan, eta bizi bakarrik ez: aro horretakoak dira ere Santimamiñeko labar-irudiak, duela 13.000 urteko santutegi garrantzitsua. Orain dela 6000 urte, berriz, kobak bizileku iraunkor legez erabiltzeari laga genion. Ordutik hona lantzean behingo babes gisa erabili izan ditugu: Neolito aroan abeltzainen aterpea izan ziren, esate baterako; edo Brontze eta Kobre aroetan hildakoak lurperatzeko lekua, Ginerradi, Sagastigorri, Santimamiñe eta Kobaederra II harpeetan ikus dezakegunez. Denbora guzti honetan, gainera, kobak lehenengo aukeretako bat izan dira giza taldeen arteko liskarretan babesteko: Erromatar Inperioaren gainbeheran adibidez (IV-V gizaldia), segurtasunez bizitzerik ez zegoenean. Pirata eta gaizkileengandik defendatu nahian kobetara itzuli ziren arbaso hauen arrastoak aurki ditzakegu Ginerradi, Santimamiñe edo Ereñuko Ariztiko kobetan.

Babesteko premia hori gure historia osoan gertatu da, beraz: eta azken kapitulua orain dela oso gutxi bizi izan genuen. Gerra Zibileko bonbardaketen eta tropen basakerien aurrean, askori piztu zitzaion aintzinako arbasoen sena eta haitzuloetara ihes egin zuten. Alaitz Montorre (Ibarrangelu), Atxaga (Foru), Santimamiñe (Kortezubi), Apraiz (Busturia)... gure aterpe izan ziren ostera ere 1937ko udaberri izugarri hartan. Azken 30.000 urtean behin eta berriro izan diren legez...

ADES-AGIRI



Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats