.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2014/03/16

1910eko esplorazio teknika



Ondorengo testua “La espeleología de Cataluña” artikuloaren apendize moduan argitaratu zen 1910ean. Artikulu nagusia Real Sociedad Española de Historia Natural erakundearen memorietako bat duzue, eta interesgarria da ordurarteko espeleologiaren historiaren azalpen luze eta exhaustiboa egiten baitu (ez bakarrik Kataluniakoa), haitzuloen munduan biltzen diren diziplina desberdinen azalpenak ere emanda. Hala ere, guri apendize hau egin zaigu deigarriena: XX gizaldi hasieran erabiltzen ziren esplorazio teknikak aurkezten dizkiguna. Deskribapenak oso grafikoak dira, eta marrazki batzu ere agertzen dira testuan (gehiago ere ba zeuden jatorriz, baina seguraski aparte argitaratuko ziren lamina modura, eta bertsio dijitalean ez daude eskuragai).

Deskribapenetako batzu, bistan da, farremurritza aterako digute (leizeetan sokak erabiltzeko modua, argitasunari dagokiona, gela handien altura neurtzeko sistema...). Izan ere, espeleologiaren teknifikazio maila altua da gaur egunean. Arrazoi horrengatik, hain zuzen ere, da hain miresgarria gure aurrekoek asmatu zituzten soluzioak ezagutzea, ordurarte esploratu gabeak ziren eremu ilunetara nolabait jeitsi ahal izateko.

Esate baterako: gaur egunean plastikoa baino gauza arruntagorik ez dago, eta gehienok ezingo ginateke moldatu material sintetikoen faltan. Testu honetako espeleologoek kristala, larrua eta ehun bejetalak darabiltzate, detailerik modernoena kautxoa delarik...

Mosén Marià Faura argazki handian, eskubian kaskoarekin agertzen dena duzue.
Artikuluaren testuinguruan hobeto kokatzeko kontuan har dezagun, XIX-XX mendeen artean, lurpeko munduaren esplorazioa (naturaren edozein ikerketa mota, egia esan) ez zegoela edonoren esku. Orduko espeleologo guztiak klase altukoak ziren, edo Mariano Faura i Sans bezela, apaizak; oraindik 50 bat urte falta ziren klase ertainaren “boom” hura etortzeko...

Ba da aldatu ez den gauza bat, ordea: izan Martel, Faura eta Aranzadiren sasoian, izan 1950 hamarkadako loraldian, izan gaur egunean... “kanpoko” jendeak ez du ulertzen espeleologoak lurpean zertan ari garen. Horregatik, sasoiak joan sasoiak etorri, artikulu honen bezelako testuak argitaratu beharra dago gure burua gizartearen aurrean nolabait justifikatzeko. Artikulu hauek espeleologiaren Aro bakoitzaren erretratu fidelak osatzen dituzte.

Erreferentziak:

  • Artikulu osoarena: FAURA Y SANS, M. 1910. La espeleología de Cataluña. Memorias de la Real Sociedad Española de Historia Natural VI(6):425-591. Madrid.
  • Apendize honena: FAURA Y SANS, M. 1910. Instrucciones prácticas para las exploraciones espeleológicas. In: La espeleología de Cataluña. Memorias de la Real Sociedad Española de Historia Natural VI(6):577-591. Madrid.
  • OCR testua hemendik hartu dut, eta zuzenketa txikiak egin dizkiot: http://www.archive.org/stream/memoriasdelare06real/memoriasdelare06real_djvu.txt
  • Memoriak kalitatez eskaneatuta (+OCR), berriz, hemen eskura ditzakezue: http://bibdigital.rjb.csic.es/spa/Libro.php?Libro=1350
  • Aukeraketa eta iruzkina: Oier Gorosabel.

 Hemen duzue bada Faura jaunaren testua; sartu denboraren makinan, eta goza ezazue 100 urte atzera eginda!

SEGI IRAKURTZEN

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats