.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................
Mostrando entradas con la etiqueta ondarroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ondarroa. Mostrar todas las entradas

2007/11/18

Akabo Ondarrukua

071118: Ondarruko erakusketian amaiera. Orokorrian, emaitza onak. Ikusle kopurua oso altua izan da, lekuangaittik seguraski; hitzaldixetara ez da hainbeste jente etorri. Datorren zapatuko ibillaldirako 9 pertsona apuntau jakuz.

2007/11/01

Ondarrun inauguraziño arrakastatsua


X jaunak laster kargauko dittuan argazkixetan ikusi ahal izango dozuen legez, Ondarruko erakusketian inauguraziño ekittaldixa arrakastatsua izan da guztiz. ADES-eko kidien esanetan "Gernikako erakusketa denpora guztixen baiño jente gehixago pasau de arratsalde baten" Lamerako Udal Erakusketa Aretotik. Lekuan ikusgarrixangaittik, edo pintxuen kalidade onangaittik, edo erakusketako arduradunen korputz gixartsuengaittik, kontua da bete-bete eginda izan dogula erakusketa aretua. Ondarrutarrak neurri bardiñian erantzuten badetse gure deialdixari, ez dakitt ba, ez dakitt ba, danok sartzeko aiña koba izango doguzen Lea-Artibaien (bai seguru!).

2007/10/09

Erakusketia Ondarrun, Azaruan 1-18


ADES-en 25 urteurreneko erakusketia ikusgai egongo da Ondarrun Azaruan 1etik 18ra. Udal Erakusketa Aretuan izango da, herri erdi-erdixan, eta egunero egongo da zabalik 10.00etatik 22.00etara (asteburuetan bebai). Hortaz gain:
  • Azaruan 1, eguastena 19.00etan: inauguraziñua, pintxo eta traguekin.
  • Azaruan 11, domekia 19.00etan: hitzaldixa "Lurpeko mundurako leihatillia".
  • Azaruan 18, domekia 19.00etan: bideo emanaldixa "Solo en el Silencio" eta "Karlistaren leizea". Gero klausura pintxo eta traguekin.
  • Azaruan 24, zapatua 10.00etan: haitzulo batera bisita gidatua. Erakusketan izango dozue apuntatzeko liburu bat (lekua mugatua da).
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats