.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................
Mostrando entradas con la etiqueta leizetarraren txokoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta leizetarraren txokoa. Mostrar todas las entradas

2010/07/19

San Martin Harriko sistemako inpresiñuak

2010-VII-18ko trabesixan bizi izandakuak.

San Martin Harriko Leize sarrera

Sarrerako potzua ezagutzeko nekan gogo gehixena. Gaur egunian itxitta badago be, libre zeguaneko arrastuak billatzen pasau dot denporia. Nahiz eta 360 metroko bertikal ikaragarrixa izan (¡Illuntzarko lezakua lako 6!), inpresiñua ez da hainbestekua, bigurrixa izatian ez dirazelako 60 bat metro baiño gehixago tramuak ikusten. Hori bai, eten barik etortzen jatan gogora Lepineux aluak zelako “amama” topau zeban han, lehelengotz jaitsi zanian ¿eta zelan moldauko zan? ¿eta zelako rozamientuak zekazen kabliak?? Inpresiño gehixena beheko gelako urteeriak egin desta, kanpai formaduna, eta justu bertan sokak korapillauta, igoera/jaitsiera aparato aldaketia egin bihar izan dot. Urduri, eten barik gogoratzen nintzan-eta Loubens hortxe bertan jausi zala (glup).

Behin Lepineux gelan, zeozer jateko geratu gara. Bestiak amaittu aurretik nik ezin izan detsat tentaldixari eutsi eta han juan naiz bakarrik, bueltia emotera: hillobixa, kamillia eta epitafixo bat lokalizau eta bestiengana itzuli naiz.

San Martin Harriko leizea. Marcel Loubens-en oroitarria

Dana batu eta bidia hartu dogunian, gelian barrenera juan gara, arrasto gehixago ikusitta: beste epitafixua –hil zan lekuan kontizu-, oroigarri batzu. Eta hondakin asko, 300 bat killo bai: espediziño arrastuak (esploraziño materixalak, altzairuzko kable bobinak... eskala mailla bat hartu dot errekuerdo modura) eta benetako zabor asko bebai. Bihar haundixa izango litzake, baiña gela hau garbitzia mereziko leuke.

Elisabeh Casteret gelara sokaz jaitsitta, galdu egin gara: nahi barik bueltia emon eta sarrerako puntura bueltau gara. Bigarrenguan asmau dogu, eta korredorietan zihar sartu gara, Loubens gelara allegau arte: han errez-errez ezagutu dot Juaniton argazkixan lekua.

San Martin leizea. Barruko bigarren kanpamentua

Hortik, erreka nagusira jaitsi gara, haitzulo osuan bere ondotik segitzeko. Bide nasai, eroso eta ikusgarrixa. Gela gehixago: Queffelec, Adelie... Tarteka-tarteka lagunei linterna indartsuak eskatu detsedaz, paretak ikusi ahal izateko: hain da haundixa dana, Larra azpiko mundu honetan... “Metroko tunelak” be ondo daka izena ipiñitta: anden moroko batetik juan gara oiñez-eta, errekia onduan trenbidian maillan genkala...

Chevalier gelia be ikaragarrixa begittandu jata tamañuan, illunan illunaz, eta 3º kanpamentuan billa gorutz juan naizenian, lagunak txindurrixak lez ikusten nittuan han beheian, errekan. Koba osuan eten bako harriduran egon naiz, pozarren.

http://media.guregipuzkoa.net/photo/10272/10272_o.jpg

La Vernara hurreratzen genguazela be, ezin izan detsat eutsi eta aurria hartu dot, hara lehelengo sartzeko gogoz. Emoziñua haundixa bai, eta hara allegautakuan oihartzuna probau eta, euforiko, “Belatxa” kantau detsat illuntasunari. Halan be, lagunei esandako moduan etxata hainbesterako irudittu. Inpresionantia bai, baña tira: haundixagua espero neban, ez dakitt. Gaiñera areto osuan sakabanauta dagozen emerjentzia argixak be, ba enkantua kenduko detse kontizu.

Kanporako tunela bera be ikusgarrixa irudittu jata. Arphidiarako adarra be hartu dogu, baiña luzeria jakiñ ez, eta tira: atzera egin dogu.

http://media.guregipuzkoa.net/photo/10283/10283_o.jpg

Bide batez esanda: Arphidia, ez da “Ar(f)idia” pronuntziatzen, hatxia aspirauta baiño; eta hatxia aspiratzen ez dakixanak “Ar(p)idia” esan biharko leuke. Euskeraz, frantsesez nahiz espaiñolez. Xiberotarrez arruntak diraz “PH”, “KH”, “TH” eta halako soiñuak (apheza, ekhia, ithürria).

Beste gauza bat jakin gura neban, eta hala galdetu detsat Oscarri: “¿Ba ete da iñor San Martin Harriko Sistemako galerixa guztiak ezagutzen dabenik?”. Erantzuna espero nebana izan da: seguraski ezetz. Izan be, perspektibiakin ikusitta esploraziñuak 60 urte bete dittuez onezkero, eta ondiok ez dira amaittu: imajinau daigun 1951ian 25 urte zekazen mutikuak hogei urte pasau zittuala esploratzen, eta 1971ian errelebua hartzen detsan 25 urteko gaztiari bide nagusixak baiño ez detsaz erakusten. Honek ez dittu bide sekundarixuak ezagutuko, kroniketan irakorri eta topografian ikusitta ez ba da, eta bere esploraziñuen emaitzak 1991an sartutako jeneraziñuari erakutsiko detsaz. 2011an sartutakuak be ordurarte ezagututakuan zati bat baiño ez dau ikusiko –bide nagusixak- eta háretan oiñarrittuta segiduko dau esploratzen... Gaur egunian ezagutzen dan 100 kilometrotatik gorako topografixia halan dago eginda, zatika, eta ehundaka lagunen artian.

Perspektiba honekin, norbera oso txikixa sentitzen da. Aspiraziño bakarra, tramo solte batzu ezagutu edo/eta esploratzera mugatu bihar da. Norbere denporan tokatzen dan misiñua ahalik eta onduen betetzera, eta listo. Etorkizunian biharbada suertatuko diraz sistema osua errekorriduko dabenak. Edo ez, eta galerixa sekundarixuak ez dittu sekulan iñork gehixago zapalduko...

(Oharra: argazki guztiak Juan San Martin espeleologuanak diraz, artikulo honetatik etaratakuak)

2009/02/22

¿El o La, Errante?


La leyenda del espeleólogo errante de Lezate, vuelve a resurgir. Pasados 25 años desde el supuesto último avistamiento, en esta ocasión parece que el mito del errante de Lezate vuelve a la palestra con el testimonio incuestionable de su plasmación en una toma fotográfica. Durante una sesión rutinaria de fotografía que el ADES realizó el pasado día 21 de febrero del año 2009 en la caverna de Lezate, inesperadamente, en el revelado de una de las fotografías, aparece en un segudo plano la figura de una persona.

Con este testimonio gráfico se puede afirmar que los pioneros del ADES no se equivocaron al intuir la presencia de un extraño personaje deambulando por el interior de la Caverna. Ahora bien, quizás, y ante la prueba, haya que replantearse la idea de lo del "espeleólogo" porque parece no exponerse a la duda que el misterioso personaje se corresponde más bien al género femenino. La "Espeleóloga errante" de Lezate reclama justicia.

¿O quizás erran por la caverna dos de estos siniestros personajes? ¿Y, si fueran más? O, lo que pudiera ser más preocupante, ¿se estén multiplicando?. Sea lo que sea, desde el ADES aconsejamos a todo aquel que vaya a aventurarse por el interior de esta caverna, que cuide sus espaldas.

Para los incrédulos, comentar que la fotografía no es ningún fotomontaje y que detrás de ella no se encuentra la mano de "Photoshop".


2008/01/19

Mapa zurixak baltzitzen

http://www.bambui.org.br/espeleo/imgs/foto_topografia01.jpg

Haitzulo bat esploratzen gabizenian, ezin izaten gara beste barik aurrera juan eta kitto. Edo bai: baiña hori, Afrikako exploradoriak oihana ezezagunian korrikan norabide barik abixatzia lez izango litzake. Mapetan zuriz agertzen diran eremu itzaletan galtzia oso erreza da... Horregaittik, esploratziakin batera mapak egitten juaten gara, lau pertsona normalian. Lehelengo hirurak kontakto bisualian egon bihar gara: aurrekua, hurrengo puntu posibliak rastreatzen; erdikua, metruakin neurtzen; azkena, beste parametro guztiak hartzen (inklinaziño bertikala, norabidia, zabaleria, alturia). Azkena, dana apuntatzen eta marrazten. Modu horretan pinttatzen doguz bide barrixak mapa zurixetan.

Kanpuan ixilik

Galería de la mandíbula. Foto J. Millán

Lurpian abentura haundixa bizi eta gero be... ¡hauxe da hauxe ezin iñori kontatzia! Ezkutuan bizi izandako unekada ikaragarri eta ederrok zentzurik ez dake haitzulo hori ezagutzen ez daben batendako; gitxienez espeleologua izan bihar dau. Horregaittik, kaletik nabillela begirada zorrotz eta fijo batekin ikusten banozu, eta tarteka begixak ixten dittudazela... gogua 100 metro superfizietik dakatela da. Ez nago zorua. Begixak ixtian agertzen dira galerixak, argi izpixak, egindako bide luzian kurbak, estuasunak, gela itzalak, potzuak, koladak errepasatzen

Trakamailleko sarreria


Belaunak dardar. Gosia kendu. Heldu naiz. Albokera jarri, aurreraka ez nok sartzen. Gero eta estuago. Burua enkajau jatak. Larri. Diagonalian aurrera egin bihar, gorago estuegixa dok. Behera jauzitta, enpotrau eta ezingo nok jaiki. Estu. Panikua. Geratu. Begixak itxi. Arnasa hartu. Atseden hartu. Baretu. Ezin baretu. Estu. Larri. Arnasa hartu. Aurrera. Ezin. Indarka. Lehertu. Ezin. Larri. Estu. Panikua. Estu. Estu. Lagundu...

Atzera begiratu nahi. Burua ezin jirau. Estuegi. Arnasa....

Arran moduan, ukondo puntak, belaunak erabillitta arrakalian parte nasaixena billau. Pizkat atzeraka, desenkajatzeko. Beherago, baiña pultsuan: ezin nok jausi. Estu dok baiña pizkaka ba najoiak. Horizontalki noia, horma bixetan enkastrauta erdi alturan. Zentimetroz zentimetro. Estu, baiña ez larri. Lasaittu nok. Pasau nok.


Irabazi juat (musikia).

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats