.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................
Mostrando entradas con la etiqueta karrantza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta karrantza. Mostrar todas las entradas

2015/08/11

Fotos Carlista revista británica Descent Nº 245



2015-VIII-12: “The 3d Caves Project” taldeko espeleologo britainiarrak munduko gelarik handienak hiru dimentsioetan topografiatzen ari dira. Espeleologo ospetsuak dira, duela 20 urte  Papua eta Borneoko barrunbe erraldoiak aurkitu zituztenak, Royal Geographic Society eta National Geographic bezalako erakundeen kolaboratzaileak.  Orain dela hile batzu gure Torca del Carlistan izan ziren, eta bertan egindako lanak Descent aldizkariaren 245 zenbakian argitaratu dituzte (aldizkari ospetsua inondik ere, 60 hamarkadatik argitaratzen dena). Lan hauek ilustratzeko argazkiak behar zituzten, haiekin joandako Carsten Peter argazkilariari ez bait omen zitzaien ondo atera; ADES-eko Josu Granjarekin kontaktatu zuten, eta artikuluan agertzen diren argazkiak hark ateratakoak dira, ohorezko lekuan gainera.

Zorionak Josu! Hemen duzue artikulu osoa PDF-an.

2015/03/05

Jornada sobre la Torca del Carlista



Torca del Carlista (Karrantza)

2015-III-5: topografia eta argazki lan berriak amaituta, haien aurkezpena egingo da martxoaren 13an Karrantzako Kultur Etxean. ESPARTA Espeleologia Talde lokalaren eskutik eta Udalrena eta Jaurlaritzaren laguntzaz, 19:00etan bost zatiz osatutako hitzaldi aparta izango dugu, hainbat gai aurkeztuz:
  1. Arantza Aranburuk (EHU), Karrantzako geologiaren testuingurua.
  2. Carlos Pellonek (GUM), 1958an eginiko lehen topografia.
  3. Javi Morenok (ADES), azken esplorazioak eta topografia berria.
  4. Josu Granjak (ADES), audiobisuala lehengo eta oraingo argazkiekin.
  5. ESPARTA taldekoek, “Más allá del Carlista” bideo proiekzioa.

Hitzaldia publiko orokorrari zuzendua da. Aprobetxatu aukera, horrelakoak 50 urtean behin baino ez dira egiten eta!

2009/10/30

Jon Arana hil da

ADES-ek "Karlistaren leizea" dokumentala egitteko entrebistau zeban, 1987 aldian. Bere lekukotasun hunkigarrixa behin eta barriro emititzen dogu ordutik, proiekziño bat egitten dogun bakotxian hain zuzen be.

Sit tibi terra levis.


http://www.otamotz.com/images/stories/azalak_otamotz/aleak/129/jon_arana.jpg

Bere semiei mezuren bat bialdu nahi izan ezkeriok (espeleologuak dira-ta), hamentxe topauko dozuez

Informaziño gehigarri legez, hona Ostadar mendi taldeko webgunian agertutako albistia:

Zumaian bizi den Jon Arana Urkiola zumarragarra (Zumarraga, 1927/04/16 - Zumaia 2009/10/29) mendizaletasun eta espeleologia munduan aitzindarietako bat har dezakegu, bera izan zen 1958an, Karrantzako Torca del Carlista zulo ezaguna jaisten lehena.

Mendizaletasunari dagokionez, gaztea zenetik Zumarragako mendietan hasi zuen bere ibilbidea. Geroago etorriko ziren mendi garaiago eta zailagoetara egindako txangoak, eta orain dela mende erdiko baliabide teknikoekin Pirinioetan esaterako Hiru Erregeen Mahaira, Anetora…, Europako Mendietara eta baita Alpeetako erraldoira, Mont Blanc-era, igotzea erdietsi zuen.

Espeleologiari dagokionez, txikitatik ere datorkio toki itxi edo iritsi ezinetara heltzeko gogoa, jakinminak eraman baitzuen Jon txikia beti leku ezezagunetan kuriositatez sartzera. 1956an Arantzazun espeleologia topaketak izan ziren, eta han Aranzadiko espeleologoekin jarri zen harremanetan; geroago, 1959. urtean, herriko hainbat kiderekin batera bere izena zeraman espeleologia talde propioa ('Grupo de Espeleologia Arana' izenekoa) sortu zuen zumarragarrak. Baina Jon Arana ezaguna bihurtu bazen, 1958an Torca del Carlista leizera —munduan ezagutzen den lurpeko hirugarren leize handienera— lehen gizasemea izateagatik datorkio. Karrantza aldean kokatutako leize honen kondairak dioenez, karlisten kapitain bat bertatik pasatzen zen soldaduen soldatarekin eta behin handik behera amildu zen zeraman diruarekin. Horregatik etortzen zaio mendiari haren izena.

2008an 1958an leize berean bizitako esperientzia berriz bizitzeko —eta bide batez urteurrena ospatzeko— aukera izan du, mendizaletasunean eta espeleologian hazi eta hezi dituen bere semeekin batera. Haiekin eta beste lagun batzuekin batera jaitsi baitzen joan den 2008ko ekainaren 28an Torca del Carlista leizera 50 urte lehenago (1958ko apirilaren 4an) zapaldu zuen leizearen hondoa berriz bisitatzera. Bertara Zumarragako Antioko Ama birjinaren figuratxo bat eraman zuen Zumarragako herritarren izenean. Materialak eta teknikak zeharo aldatu dira —hala dio Jonek— leize ezezagunera jaitsi zenetik, baina argi dago, gizon ausart eta saiatua, karakter sendo eta gogorrekoa izateagatik, lortu zuen zalantzarik gabe beste inork garai haietan lortu ez zuena… aitzindaria izatea eta geroago bere bidetik etorriko zirenei bide zabala irekitzea.

2009ko urtarrilaren 3an, Karrantza Naturala elkarteak omenaldia egin zion, Karrantzako ondare eta kulturaren zabaltzean egindako lanagatik.

Zumaian zendu zen 2009ko urriaren 29an.
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats