2015-III-5: topografia eta argazki lan berriak amaituta,
haien aurkezpena egingo da martxoaren 13an Karrantzako Kultur Etxean. ESPARTA Espeleologia
Talde lokalaren eskutik eta Udalrena eta Jaurlaritzaren laguntzaz, 19:00etan
bost zatiz osatutako hitzaldi aparta izango dugu, hainbat gai aurkeztuz:
- Arantza Aranburuk (EHU), Karrantzako geologiaren testuingurua.
- Carlos Pellonek (GUM), 1958an eginiko lehen topografia.
- Javi Morenok (ADES), azken esplorazioak eta topografia berria.
- Josu Granjak (ADES), audiobisuala lehengo eta oraingo argazkiekin.
- ESPARTA taldekoek, “Más allá del Carlista” bideo proiekzioa.
Hitzaldia publiko orokorrari zuzendua da. Aprobetxatu
aukera, horrelakoak 50 urtean behin baino ez dira egiten eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario