..............................................................................................................
2008/01/29
Paneles Iñeritze
2008/01/19
Mapa zurixak baltzitzen
Haitzulo bat esploratzen gabizenian, ezin izaten gara beste barik aurrera juan eta kitto. Edo bai: baiña hori, Afrikako exploradoriak oihana ezezagunian korrikan norabide barik abixatzia lez izango litzake. Mapetan zuriz agertzen diran eremu itzaletan galtzia oso erreza da... Horregaittik, esploratziakin batera mapak egitten juaten gara, lau pertsona normalian. Lehelengo hirurak kontakto bisualian egon bihar gara: aurrekua, hurrengo puntu posibliak rastreatzen; erdikua, metruakin neurtzen; azkena, beste parametro guztiak hartzen (inklinaziño bertikala, norabidia, zabaleria, alturia). Azkena, dana apuntatzen eta marrazten. Modu horretan pinttatzen doguz bide barrixak mapa zurixetan.
Kanpuan ixilik
Lurpian abentura haundixa bizi eta gero be... ¡hauxe da hauxe ezin iñori kontatzia! Ezkutuan bizi izandako unekada ikaragarri eta ederrok zentzurik ez dake haitzulo hori ezagutzen ez daben batendako; gitxienez espeleologua izan bihar dau. Horregaittik, kaletik nabillela begirada zorrotz eta fijo batekin ikusten banozu, eta tarteka begixak ixten dittudazela... gogua
Trakamailleko sarreria
Belaunak dardar. Gosia kendu. Heldu naiz. Albokera jarri, aurreraka ez nok sartzen. Gero eta estuago. Burua enkajau jatak. Larri. Diagonalian aurrera egin bihar, gorago estuegixa dok. Behera jauzitta, enpotrau eta ezingo nok jaiki. Estu. Panikua. Geratu. Begixak itxi. Arnasa hartu. Atseden hartu. Baretu. Ezin baretu. Estu. Larri. Arnasa hartu. Aurrera. Ezin. Indarka. Lehertu. Ezin. Larri. Estu. Panikua. Estu. Estu. Lagundu...
Atzera begiratu nahi. Burua ezin jirau. Estuegi. Arnasa....
Arran moduan, ukondo puntak, belaunak erabillitta arrakalian parte nasaixena billau. Pizkat atzeraka, desenkajatzeko. Beherago, baiña pultsuan: ezin nok jausi. Estu dok baiña pizkaka ba najoiak. Horizontalki noia, horma bixetan enkastrauta erdi alturan. Zentimetroz zentimetro. Estu, baiña ez larri. Lasaittu nok. Pasau nok.
Irabazi juat (musikia).
2008/01/15
ADESek antolatuta, 45 lagunek bisitatu dute San Pedroko haitzuloa
Busturia
Umeek eta nagusiek parte hartu zuten irteeran, eta ADES espeleologia taldeak balorazio ona egin du.
ainhoa zubizarreta
ADES espeleologia taldekoek irteera egin zuten asteburuan Busturiako San Pedro haitzulora. Talde horretako kide Gotzon Aranzabalek adierazi duenez, berrogeita bost lagunek parte hartu zuten irteera horretan.
Taldea hain handia izanik hamabost pertsonako hiru talde egin zituzten, ibilbidea hobeto egiteko. «Oraingo honetan jende nahikoa animatu da eta taldeetan banatu genituen». Gainera, asteburuko irteeraren balorazio ona egin du taldeak. «Dena ondo atera da, inolako arazorik gabe». ADESek hainbat ekimen antolatzen ditu urtean zehar, eta ekimen kultural horietan edonork parte har dezake.
Ume zein nagusi
Antolatzen dituzten ibilbide horiek umeentzako ere aproposak ere badirela azaldu du Aranzabalek, eta azken irteera horretan ere ume nahikok parte hartu zutela azpimarratu du, gurasoek lagunduta.
Irteera domekan egin zuten eta «joan ziren batzuk interes handia erakutsi zuten».