2015-VIII-12: “The 3d Caves Project” taldeko espeleologo
britainiarrak munduko gelarik handienak hiru dimentsioetan topografiatzen ari
dira. Espeleologo ospetsuak dira, duela 20 urte
Papua eta Borneoko barrunbe erraldoiak aurkitu zituztenak, Royal
Geographic Society eta National Geographic bezalako erakundeen
kolaboratzaileak. Orain dela hile batzu
gure Torca del Carlistan izan ziren, eta bertan egindako lanak Descent
aldizkariaren 245 zenbakian argitaratu dituzte (aldizkari ospetsua inondik ere,
60 hamarkadatik argitaratzen dena). Lan hauek ilustratzeko argazkiak behar
zituzten, haiekin joandako Carsten Peter argazkilariari ez bait omen zitzaien
ondo atera; ADES-eko Josu Granjarekin kontaktatu zuten, eta artikuluan agertzen
diren argazkiak hark ateratakoak dira, ohorezko lekuan gainera.
Zorionak Josu! Hemen duzue artikulu
osoa PDF-an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario