.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2007/12/19

ADES-ek San Pedro kobaren inguruko hitzaldia emango du barikuan, kultur etxean

071219 Hitza

Ingurumena

Urtarrilean irteera egingo dute koba horretara; joan nahi dutenek ahalik eta arinen eman beharko dute izena.

ainara garcia

Barikuan, abenduaren 21ean, 19.00etan,ADES espeleologi taldekoek Hitzaldi bat eskainiko dute Busturiko Kultur Etxean. Hizlaria Gotzon Aranzabal, ADES taldeko kidea izango da. «BusturikoSan Pedroko kobaren inguruko hitzaldia izango da batez ere», adierazi du Aranzabalek.

«Era horretan hitzaldira hurbiltzen diren guztiek kobak zelakoa k diren jakiteko aukera izango dute».

Hitzaldiaren ostean mahain ingurua egingo dute. Erakusketa antolatzen den herri bakoitzean, gainera, hitzaldia izateaz aparte, irteera bat ere antolatzen dute ADESekoek.

San Pedro kobara irteera

Oraindik eguna zehaztu ez duten arren, ADES espeleologi taldekoek Busturiko San Pedro kobara irteera gidatu bat antolatuko dute. «Oraindik eguna ez dago zehaztuta baina urtarrilean izango da».

30 edota 40 lagunen taldea izango da, eta «joan nahi dutenek bizkor ibili beharko dute, zerrenda laster beteko baita», adierazi dute taldekoek.

«Kobazuloan barrena, gutxi gora behera, kilometro bateko ibilbidea» egingo dute izena ematen duten guztiek. Kobazuloak, denetara, 3 kilometro ditu.

Izena eman nahi dutenek ez dute inolako baldintza berezirik bete behar. «Irteerara datozen pertsona guztiek, San Roke kobaren berezitasunak ikusteko aukera izango dute».

Ibiladiak ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora behera, eta «ibilbide erraza eta oso polita» dela adierazi du Aranzabalek.

Izena eman nahi duten guztiek ADESekoekin kontaktuan jarri beharko dira, telefonoz edota web gunearen bitartez.

Bizkaitik ezagunena

Urdaibaiko «bigarren kobarik luzeena» da,s eta «Bizkaiko ezagunenetariko» bat.

Era «ludiko-didaktiko» batean, Busturiko San Pedro kobazuloa oso «aprobetxagarria dela esango nuke».

Erakusketa batekin ospatu gura dute 25. urteurrena

Kultura

Abenduaren 21era arte haitzuloei buruzko argazkiak daude ikusgai Sukarrietako Kultur Etxean, ADESen eskutik.

a. garcia



Aurton ADES espeleologia taldeak bere 25. urteurrena ospatzen du. Hori dela eta, Busturiko kultur etxean haitzuloei buruzko erakusketa bat antolatu dute, Gernika-Lumoko kultur etxearen babesarekin. Abenduaren 21era arte, kultur etxera hurbiltzen diren guztiek, ADESek 25 urte horietan izandako zenbait koben argazkiak ikusteko aukera izango dute.

Haitzuloen argazkiak

Argazki sorta handia aurkezten dute: 1982. urtetik -talde bezela sortu zirenetik-, 2007. urtera arte. Argazkiak, azalpen testuekin lagunduta daude.

Eskualdetik kanpoko haitzuloak aipatzeaz gain, Busturialdeko zenbait haitzulo azaltzen dira erakusketan: Gautegiz Arteagako Andrabideko eta Oxinagako leizeak, Nabarnizeko Iñeritzeko leizea, Kortezubiko Lasterrikeko eta Bolunzuloko leizeak eta Ereñoko Aretxaldeko koba, besteak beste.

Zenbait lekutan izandako erakusketa da hain zuzen ere: Gernika-Lumon, Ondarroan eta Orain Busturiko Kultur Etxean.

Aitzindariak

Haitzuloen argazkiekin batera, urte horietan guztietan zehar ADESek talde bezala izan duen ibilbidea ere aipatzen da erakusketan.

Erakusketak, taldeko aintzindarien inguruko informazioa jasotzeko aukera ere eskaintzen du .

No hay comentarios:

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats