.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2007/06/11

ADES 25 urte


25 urte hauetan arakatu ditugu inon diren mendi, ibar eta errekak; gizakiak noizbait eskuratutako bazterrak edo inoiz ere eskuratu gabeak. Guztia, lurpe ezezagunera sartzeko ahaleginean. Jardun luze horretan izena jarri diegu haitzulo galduei eta haien barruko bazter ezkutuei. Eta J. M. Barandiaranek jasotako esaera zaharraren arabera, “izena duen guztia, ei da.” Izen zerrenda honek laburtzen du denbora honetan bildutako emaitza. Baina ez dira bakarrik haitzuloetako izenak azaltzen. Jardun honetan elkarrekin ibilitako jendearen deiturak ere hemen dira: ADES taldearekin lotutako espeleologo, mendizale, abenturazale, zientzialari zein kulturgile.Izan ere, mende laurdenean jende askok une gogoangarriak igaro ditu lurralde ezezagunaren esplorazioan arituz; era askotako pertsonak, jatorriz edo jakin minez. Mapak eta topografiak, tekniken ikasketak, publikazioak eta zabalkuntza-lanek lagunarte handia eraikitzeko balio izan dute. Hainbat amets bete da, eta gehiago egiten jarraitzen dugu. Izan ere, bada oraindik abentura eta jakin nahia asetzeko lekurik.

No hay comentarios:

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats