Beti da
zorionekua kultur elkarte baten sorreria: oinguan Berriatuako Goikolau Elkartia
jaixo da. Mereludiko haitzulo garrantzitsu honen izena dakanez, pentsatzekua da
haren kidiak lurpeko munduanganako sentsibilidade berezixa izango dabela. ADES
Espeleologia Taldian pozik egongo giñake Elkarte barrixak ondare honen zaintzan berritxuarren partehartze
aktibua bultzatuko baleu.
Asko pozten
gaittu, gaiñera, Goikolau Elkartiak bere lehelengo jardunaldi publikorako
aukeratu daben gaixa, eta bertan jarduteko ADES eta AGIRI taldioi gonbidatu
izana. Plazerra izaten da halako interesa dakan entzuleguan aurrian berba
egittia.
Hona jardunaldixen
programia; ekittaldi guztiak Goikolau Elkartian lokalian izango dira.
- Azaruan 8, barixakua 19:30etan: “Lea-Artibai eta Busturialdeko espeleologia azken urteotan”. Argazki eta testuz osatutako erakusketia aurkeztuko da.
- Azaruan 14a, eguena 19:30etan: “Berritxu eta inguruko kobazulo eta leizeak: gure lurrazpiko ondarea”. ADES Espeleologia Taldian hitzaldi eta diaporama.
- Azaruan 22xa, barixakua 19:30etan: “Ehiztari biltzaileen Paleolito Aroko artea”. AGIRI Arkeologia Elkartian erakusketia aurkeztuko da, Abenduan 1erarte ikusgai.
- Azaruan 28xa, eguena 19:30etan: “Berritxuko Historiaurreko kultur ondarea”. AGIRI Arkeologia Elkartian hitzaldixa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario