He hecho este
pequeño reportaje sobre la tromba del lunes, y las aguas de Armintxe, dedicado a
los responsables penales de lo que suceda allá abajo, a saber (por orden jerárquico):
Juan Carlos López Quintana, Mikel Unzueta Portilla, Andoni Iturbe Amorebieta,
Lorea Bilbao Ibarra y Unai Rementeria Maiz. ¡Que lo disfruten!
****
2018ko uztaillan
2xan Lekeition izandako euri jasa izugarrixan ostian, gabeko ordu txikixetan, ADES
Espeleologia Elkarteko kidiak Armintxeko hobi, trop-plein, ubegi eta ubide
asoziatuen portaeria aztertzen egon giñan. Betiko legez, koba barruko arazua
ulertzeko eta soluziñua emoteko balixoko daben informaziño gehixago bildu genduan.
Jentiak pentsau
leike Armintxeko grabauak ufalekin
hondatu leikiazela diñogunian, zorigaitzezko gauza sahiestezin batengaittik
gabizela. Horregaittik, komeni da gogoratzia:
- Arazo hori oin dala urte 2 identifikatu genduala, eta momentuan Bizkaiko Foru Aldundixa jakiñan gaiñian ipiñi genduala.
- Arazo hori konpontzeko soluziño bat be proposatu genduala: tunel artifiziala zulatzia, urari urtenbidia emonda grabauak gehixago ez hondatzeko moduan.
- Ordutik hona, Armintxeko muinoaren eta Larrotegi haranaren hidrologia aztertzen gabizela; datu oso esanguratsuak jaso doguzela; BFA-ri behin baiño gehixagotan eskindu detsaguzela; baiña eurak ez dabela datuok jasotzeko interesik agertu.
Gauzak holan, galdera logiko eta nagusi bat etortzen da: zergaittik, URTE BI eta gero, ez dau Bizkaiko
Foru Aldundixak ondiokan ufalen arazua konpondu? Nekez ulertzen da zeren
zain dabizen.
Zorionez, uzt 2ko ufala motza izan da: baiña badakigu truxala
beste ordubetez luzatu ezkeriok, Armintxeko Panel Nagusiko grabauak lokatzez
estaliko dirala (Hondo Bako Galerixako grabauak estalitta dagozen modura).
Gure “limnigrafo publikuak” diñosku bart Armintxeko ura bere
altuera normaletik (5 m. itsasuan maillan gaiñektik) gitxienez 13 metrotara igo zala. BFA-k koba barruan dittuazen neurgailluen
irakurketia be oso interesgarrixa izango da: noraiñok igo dira urak, Hondo Bako
Galerixako grabauetaraiñok (16 m.tara), beste iñoiz gertatu izan dan moduan? Zaldi Bakartiraiñok (17 m.tara), oiñ arte
justu-justu librau dana? Gela Debekatu eta Panel Nagusiraiñok (23 m.tara)? Bildutako
datuen arabera, badakigu teknikoki posible dala ura burdiñezko ateraiñok be allegatzia
(26 m.tara), eta bertatik urtetzen hastia...
Limnigrafiak, halan be, ezin dira ondo interpretau testuingurua
kontuan hartu barik. Hain zuzen be, horixe da ADES Espeleologia Elkartean juan
dan urte bixan egitten gabizena: testuinguru horren datuak biltzen. Eta hala
jarraittuko dogu, egunen baten Foru Aldundiko arduradunen bati bonbillia
ixotuko jakon esperantzan...
Oier Gorosabel Larrañaga
Gehiago jakiteko :
- Armintxeko arazo hidro-arkeologikoaren aurkezpena : http://actualid-ades.blogspot.com/2017/03/armintxe-argazki-berriak-eta-mapa.html
- Arazoaren azalpen sakonagoa, eta haren konponketa eragozten ari den korapilo diplomatikoa : http://actualid-ades.blogspot.com/2017/06/armintxe-korapilo-arkeologikoa.html
- Korapilo diplomatiko horren detaile esanguratsu bat : http://saguzarrak.blogspot.com/2018/05/faktore-pertsonala-armintxen.html
- Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketa erratikoa: http://saguzarrak.blogspot.com/2018/03/aldundia-planifikazioa-ala-inprobisazioa.html
- Espeleologoon “profesionaltasunari” buruz http://saguzarrak.blogspot.com/2018/01/profesionales.html
- Espeleologoon papera labar-arte santutegi sakonetan. http://actualid-ades.blogspot.com/2017/05/armintxe-lurpeko-iraultza-isila.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario