.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2014/04/28

Montañas embarazadas (eguneratua)

Ia ezagutzen dozuen liburu hau idatzi daben tipua.
EEE-ko webgunetik hartuta:


2014-III-7: Laurent Richard lagunak liburu berria argitaratu du. “Montañas Embarazadas” izenburua du, eta espeleologiarekin lotutako 13 istorio kontatzen ditu. “La ambición de este libro es transmitir la(s) esencia(s) de la espeleología, que cada uno siente a su manera, e intenta reflejar con sus propias palabras relatando momentos singulares o comunes que han marcado su vida de espeleólogo. El lector que busca héroes y accidentes trágicos no se saciará con nuestras aventuras: son auténticas y el único pecado ha sido promover con parcialidad lo vivido antes que lo ocurrido. Sin lugar a dudas cada historia nos enseña algo, al igual que lo hizo para su autor. Me gusta pensar que también aprendió algo sobre si mismo". 10 eurotan saltzen du. Kontaktua: richardlaurent@hotmail.com

(EGUNERAKETA 2014-IV-28 liburua irakorri ostian)



RICHARD, Laurent. 2014. Montañas embarazadas. Autoedizioa (En Plan Fino).

Liburu hau, espilluan irakortzia lez izan dok. Harrigarrixa da: lurpeko bizipen intentsuak hain dittuk pertsonalak... baiña era berian unibertsalak, Laurentek hain ondo isladatu daben lez. Hasibarrixan noraeza... maisuen gidaritza desinteresaua... jente isillan (zomorruan) arteko komunikaziño ez-berbala... (lurpeko) lan orduetan (kanpoko) enpatia faltia ahaztutzeko ahalmen harrigarrixa... umiltasun lekziño demoledoriak... estuasunen eta deskubrimentuen deskribapen bizi-bizixak... aurkikuntzen aurreko erruduntasuna (profanatzaillian sentimentua)... hau guztiau autokritika eta umore fiñez josittako idazkeriakin. Tira, liburu hau gure frantses enigmatikua hobetotxuago ezagutzeko balixo izan desta, eta pozten naiz. Zelakuak dirazen gauzak: eminentziatzat nekan, eta hara nun neu hasittako urte beretsuan hasittakua dan (1000 bidar esperientzia gehixagokin, hori bai); etara kontuak, speleourpekaritzan be, bere burua hasibarritzat jotzen dabela Lyoneko uhandreak.

Esango neuke liburua espeleologuendako dala; “kanpoko” jentiandako kontzesiñuak ba dittu (glosarixua, eta lurpian ze kristotan ibiltzen garan munduari azaldu nahixa), baiña bertan botatako gauza asko (gauza garrantzitsuenak nere ustez) “barrukuok” baiño ez ulertzeko modukuak dira. Gehixago esango neuke: “kanpoko” jentiandako pizkat errepikakorra be egin leike: estuasunak, lokatza, adrenalina... Letra idatzittik aparte, kanpokuei azalpenak emotia ekiditen deskuan motibuak be hórrek diraz: kaleko berbetiak ez daka lurpeko munduan bizitzen dogun guztia adierazteko aiña ñabardura...

Edozelan be, iñoiz hori lortzerik badago halako saiuen ondorixoz izango da. Argazki onak lez, literaturiak be lasko lagundu leike horretan... (kontua betikua da: benetan interesatzen ete jaku hor beheko gauzak dibulgatzia...?).

2014/03/16

1910eko esplorazio teknika



Ondorengo testua “La espeleología de Cataluña” artikuloaren apendize moduan argitaratu zen 1910ean. Artikulu nagusia Real Sociedad Española de Historia Natural erakundearen memorietako bat duzue, eta interesgarria da ordurarteko espeleologiaren historiaren azalpen luze eta exhaustiboa egiten baitu (ez bakarrik Kataluniakoa), haitzuloen munduan biltzen diren diziplina desberdinen azalpenak ere emanda. Hala ere, guri apendize hau egin zaigu deigarriena: XX gizaldi hasieran erabiltzen ziren esplorazio teknikak aurkezten dizkiguna. Deskribapenak oso grafikoak dira, eta marrazki batzu ere agertzen dira testuan (gehiago ere ba zeuden jatorriz, baina seguraski aparte argitaratuko ziren lamina modura, eta bertsio dijitalean ez daude eskuragai).

Deskribapenetako batzu, bistan da, farremurritza aterako digute (leizeetan sokak erabiltzeko modua, argitasunari dagokiona, gela handien altura neurtzeko sistema...). Izan ere, espeleologiaren teknifikazio maila altua da gaur egunean. Arrazoi horrengatik, hain zuzen ere, da hain miresgarria gure aurrekoek asmatu zituzten soluzioak ezagutzea, ordurarte esploratu gabeak ziren eremu ilunetara nolabait jeitsi ahal izateko.

Esate baterako: gaur egunean plastikoa baino gauza arruntagorik ez dago, eta gehienok ezingo ginateke moldatu material sintetikoen faltan. Testu honetako espeleologoek kristala, larrua eta ehun bejetalak darabiltzate, detailerik modernoena kautxoa delarik...

Mosén Marià Faura argazki handian, eskubian kaskoarekin agertzen dena duzue.
Artikuluaren testuinguruan hobeto kokatzeko kontuan har dezagun, XIX-XX mendeen artean, lurpeko munduaren esplorazioa (naturaren edozein ikerketa mota, egia esan) ez zegoela edonoren esku. Orduko espeleologo guztiak klase altukoak ziren, edo Mariano Faura i Sans bezela, apaizak; oraindik 50 bat urte falta ziren klase ertainaren “boom” hura etortzeko...

Ba da aldatu ez den gauza bat, ordea: izan Martel, Faura eta Aranzadiren sasoian, izan 1950 hamarkadako loraldian, izan gaur egunean... “kanpoko” jendeak ez du ulertzen espeleologoak lurpean zertan ari garen. Horregatik, sasoiak joan sasoiak etorri, artikulu honen bezelako testuak argitaratu beharra dago gure burua gizartearen aurrean nolabait justifikatzeko. Artikulu hauek espeleologiaren Aro bakoitzaren erretratu fidelak osatzen dituzte.

Erreferentziak:

  • Artikulu osoarena: FAURA Y SANS, M. 1910. La espeleología de Cataluña. Memorias de la Real Sociedad Española de Historia Natural VI(6):425-591. Madrid.
  • Apendize honena: FAURA Y SANS, M. 1910. Instrucciones prácticas para las exploraciones espeleológicas. In: La espeleología de Cataluña. Memorias de la Real Sociedad Española de Historia Natural VI(6):577-591. Madrid.
  • OCR testua hemendik hartu dut, eta zuzenketa txikiak egin dizkiot: http://www.archive.org/stream/memoriasdelare06real/memoriasdelare06real_djvu.txt
  • Memoriak kalitatez eskaneatuta (+OCR), berriz, hemen eskura ditzakezue: http://bibdigital.rjb.csic.es/spa/Libro.php?Libro=1350
  • Aukeraketa eta iruzkina: Oier Gorosabel.

 Hemen duzue bada Faura jaunaren testua; sartu denboraren makinan, eta goza ezazue 100 urte atzera eginda!

SEGI IRAKURTZEN

2014/02/01

Aitzbitarte. 1785ko deskribapena.

Argazkixa: Evaristo Rodríguez Rábano

Errenteriako (Gipuzkoa) koba ezagun hauei buruzko deskribapen zaharrena 1785kua da.

Artikulu honetan 1892ko Euskal-Erria aldizkarixan agertutako reprodukziñua irakorri geinke. 
***
Euskal-Erria aldizkariak artxibo zaharretan ahaztutako informazio asko argitaratu zuen. Hoien artean,  Aitzbitarteko kobei buruzko notiziarik zaharrena aurki dezakegu, 1892ko fetxarekin, 1785 urteko idazki baten erreprodukzioa. Idazkia txosten zabalago baten parte da, “Descripción de la Villa de Renteria” izenburukoa, Errenteriako Udalak Madrileko Real Academia de la Historia erakundeari zuzendua.

Aitzbitarteko aztarnategiak (edo Landarbasokoak, leku batzutan aipatzen diren legez) Euskal Herrian identifikatu ziren lehenengoetarikoak ditugu, eta horregatik aintzinatik egin dira ikerketak bertan. 1961ean Jose Miguel Barandiaranek indusketen historia bildu zuen, gaur aurkezten dugun idazkia barne (1). Harrezkero ere aurkikuntza asko egin dira, eta haiei buruzko publikazio ugari aurki daitezke interneten. Itxura denez, abian diren ikerketek ere emaitza interesgarriak eman ditzakete datozen urteetan (2).
Jatorrizko dokumentua:
·         GAMON, MM. GAMON, JI. 1785. Las cuevas de Aitzbitarte en Rentería. Año 1785. Informe enviado á la Real Academia de la Historia por conducto de la Diputación Foral de Guipúzcoa. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:537-539. Donostia 1892.

Dijitalizazioa:
·        Sancho el Sabio Fundazioa 2011.      http://hdl.handle.net/10357/2813

Aipuak:
(1)   Barandiaran JM.Excavaciones en Aitzbitarte IV. Trabajos de 1960. Munibe 1961 vol.13 fasc.3-4 p.186-192. http://tinyurl.com/Barandiaran1961Aitzbitarte
(2)   Arkeobasque. Nueva cueva con arte rupestre paleolítico en Gipuzkoa: Aitzbitarte IV. http://tinyurl.com/Arkeobasque2013Aitzbitarte


Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats