Argazkixa: Evaristo Rodríguez Rábano |
Errenteriako (Gipuzkoa) koba ezagun hauei buruzko deskribapen zaharrena 1785kua da.
Artikulu honetan 1892ko Euskal-Erria aldizkarixan agertutako reprodukziñua irakorri geinke.
***
Euskal-Erria
aldizkariak artxibo zaharretan ahaztutako informazio asko argitaratu zuen.
Hoien artean, Aitzbitarteko kobei buruzko
notiziarik zaharrena aurki dezakegu, 1892ko fetxarekin, 1785 urteko idazki
baten erreprodukzioa. Idazkia txosten zabalago baten parte da, “Descripción de
la Villa de Renteria” izenburukoa, Errenteriako Udalak Madrileko Real Academia
de la Historia erakundeari zuzendua.
Aitzbitarteko
aztarnategiak (edo Landarbasokoak, leku batzutan aipatzen diren legez) Euskal
Herrian identifikatu ziren lehenengoetarikoak ditugu, eta horregatik aintzinatik
egin dira ikerketak bertan. 1961ean Jose Miguel Barandiaranek indusketen
historia bildu zuen, gaur aurkezten dugun idazkia barne (1). Harrezkero ere
aurkikuntza asko egin dira, eta haiei buruzko publikazio ugari aurki daitezke
interneten. Itxura denez, abian diren ikerketek ere emaitza interesgarriak eman
ditzakete datozen urteetan (2).
Jatorrizko dokumentua:
·
GAMON, MM. GAMON, JI. 1785. Las cuevas de Aitzbitarte en Rentería. Año 1785. Informe enviado á la
Real Academia de la Historia por conducto de la Diputación Foral de Guipúzcoa.
Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:537-539. Donostia 1892.
Dijitalizazioa:
Aipuak:
(1)
Barandiaran JM.Excavaciones en Aitzbitarte IV. Trabajos de 1960. Munibe 1961
vol.13 fasc.3-4 p.186-192. http://tinyurl.com/Barandiaran1961Aitzbitarte
(2)
Arkeobasque. Nueva cueva con arte rupestre
paleolítico en Gipuzkoa: Aitzbitarte IV. http://tinyurl.com/Arkeobasque2013Aitzbitarte
No hay comentarios:
Publicar un comentario