Leizarrateko tunelaren ikuspegia XX mende hasieran, San Adrian ermitarekin eta bentaren arrastoekin. CC-BY-SA: Indalecio Ojanguren |
1894 urtean, Leizarrateko tunel famatuko benta eta ermita
zeharo utziak eta hondatuak aurkitzen ziren. Zegamarrek San Adrian ermita konpontzeko
erabakia hartu zuten, eta lanak hastean, zoru azpian aintzinako hilobien
arrastoak aurkitu zituzten. Gipuzkoako Monumentuen Komisioaren enkarguz, herriko
parrokiaren arduradunak gaur aurkezten dugun txostena idatzi zuen.
Alfonso Maria Zabala Euskal-Erria aldizkariaren
kolaboratzailea izan zen; batez ere literatura arloa landu zuen, gehienetan
hizlauz baina baita bertsoetan ere (1). Bistan da beste arloekiko ere interesa
eta sentsibilitatea bazuela, txosten hau berari enkargatu izanak erakusten
duenez. Ogibidez abadea izan zen, eta pentsakeraz integrista. Gerora Euskal
Esnalea elkarteko zuzendaritzan ere izango zen (2).
Detaile moduan, aipa dezagun artikuluaren amaieran datozen 1894
aurreko argazkietan, aintzinako bentaren hormak eta leihoak zutik ikus
ditzakegula oraindik.
(1) Auñamendi Eusko Entziklopedia. Alfonso María Zabala Echeverria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario