Irlandan jaioa, Bowles eskubide ikasketak hasi
zituen gogoz kontra, harik eta 1740an Parisera mugitu zen arte. Bertan Natur
Historia, Kimika, Metalgintza eta Anatomia ikasketetan murgildu zen, eta horren
ostean Frantzia osoa errekorritu zuen meatze, baso eta bestelako ekoizpenei
buruzko oharrak hartuz. 1752 ur Madrileko Gobernuaren deia jaso zuen, Espainian
meatzeak ikuskatzeko eta Natur Historiako Kabinetea eta Kimikako laborategia
ezartzeko; nahiz eta proiektu hauek ez ziren burutu, Espainian zehar bidaiak egin zituen
emaztearekin, Carlos III-aren Gobernuarentzat ikusketa
geologiko-naturalistikoak eginaz. Bidaien artean denboraldi batzu Bilbon egin
zituen, baina batez ere Madrilen bizi izan zen 1780an bertan hil arte. “Introducción a la Historia Natural y a la
Geografía Física de España“ liburuan Espainian zeharko bidaiak bildu zituen,
gai monografikoei buruzko zenbait artikulorekin. Horren barruan Euskal Herria
ere aipatzen du, jakina, eta besteak beste atal hauek aurki ditzakegu:
a.
Viage de Madrid á Bayona por
Valladolid, Burgos y Victoria. P.280-301. 293 pajinatik aurrera EH-n sartzen da Mirandatik: Gasteiz-Leintz
(gatzagak)-Arrasate (Udalaitzeko
meatzeak)-Oñati-Legazpi-Ordizia-Urretxu-Tolosa-Oiartzun-Hernani-Donostia-Pasaia-Irun.
b. Sobre
Vizcaya en general.
P.302-325. Gorbeia-Durango-Serantes-Somorrostro-Bilboko itsasadarra. Mendiko
basoak eta soroetako fruituak, txakolinari aipu berezia eginaz (Champagneko
ardoarekin parekatuz), eta laien erabilpena azalduz. Ohiturak, janzkerak,
antolakuntza, Irlandako ohiturekin parekotasunak... Serantes bolkantzat hartzen du,
modu okerrean Adan de Yarzaren arabera.[1]
c. De
Bilbao en particular y sobre sus cercanías. P.326-335.Hiriaren deskribapena, biztanleen osasun
onari buruzko teoria aereoa, angulak eta txibien erabilpen kulinarioa
(bigarrenen kasuan, baita bitxigintzan ere).
d. De las
aves de paso en general, y de los chimbos de Vizcaya. P.336-341.Txori migrarien
orientaziorako sentsibilitatea usaimenari egozten dio; Bizkaira etortzen diren
txori espezieei buruzko oharrak.
e. De la
mina de hierro de Somorrostro y otras de Vizcaya. P.342-360.Somorrostroko meatzeen
deskribapen mineralogikoa (Alemaniako beste batzuekin konparatuz); mearen
prozesuaren deskribapena sasoi hartan, arragoetatik hasi eta oletan barrak
egiten amaitu arte.
f. De los
bosques y árboles huecos de Vizcaya y Guipúzcoa. P.361-366. Zuhaitzei buruzko oharrak,
egur ekoizpenari begira.
g. De las
diferentes especies de agáricos que se crían en los árboles de Vizcaya. P.367-373. Fomes fomentarius onddoei
buruzko ohar botanikoak (odoljarioak eteteko eta ardagai gisako erabilpena
aipatuz), eta mendietan aurki daitezkeen landare medizinalei buruz.
h. Viage de
Bayona a Madrid por Elizondo y Pamplona: mina de sal gema de Valtierra. P.398-412. Besteak beste
Landak-Baiona-Ainhoa-Amaiur-Elizondo-Belate-Iruñea-Tafalla-Caparroso-Valtierra
(gatz mineral ustiaketa)-Agreda ibilbidean, tokian tokiko ohar geologiko eta
botanikoekin jarraituz.
i.
Viage de Pamplona a San Juan de
Pie-de-Puerto por Roncesvalles. P.413-. Iruñea-Zubiar (Zubiri?) – Auritz / Burguete – Orreaga /
Roncesvalles – Altabizkar – Donibane Garazi.
Euskal-Erria aldizkarikoek liburu desberdinen zati
interesgarriak hartzeko ohitura zuten, artikulu gisan berrargitaratzeko. Hain
zuzen ere dibulgazio lan horri esker izan dugu guk Bowlesen lanaren berri. Goian
zerrendatutako puntu guztiak bertan irakur dezakezue, 1782ko bigarren
edizio honetan adibidez (seinalatu ditugun orrialde zenbakiak edizio
honekin bat datoz). Guk oraingoan, halere, Euskal-Erria aldizkarian aurkitu
ditugun atalak baino ez ditugu hona ekarriko. Hauek dira.
[1] ADAN
DE YARZA, Ramón. 1892. Descripción física
y geológica de la provincia de Vizcaya. Memorias de la Comisión del Mapa
Geológico de España. Imp. Manuel Tello. Madrid. p.12-13.
No hay comentarios:
Publicar un comentario