.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2007/11/18

SEMAC-en billeran

























071117: SEMACen billeria, Kexana (Araba).

X jauna eta Oier juan gara.

Goizian, Ungino atxan inguruko ibillaldixa, “via ferrata” barri batetik. Ikusgarrixa eguna eta lekua, paisajian edertasun eta haundittasunaz gozatzeko ezin hobia. 10 bat lagunek egin dogu.

Arratsaldian, Kexanako Los Arcos hotelian hitzaldixak:

  1. Espeleolaguntzako aktibidade txostena 2007 urtian (Diego Dulanto, Basurto Ospittaleko medikua).
  2. O2/CO2 konzentraziñuak eta fisiologian eragiñak Garraf mendixen haitzuluetan (Ignasi Izagirre, Gavá-ko Centre de Medicina de l’Esport-eko medikua).
  3. Analgesia tratamenduak espeleologian (Diego Dulanto).
  4. Antibioterapia ospittaletik kanpoko tratamenduetan (Unai Salinas, Basurto Ospittaleko medikua).
  5. Isabako AN-51 lezan 2007 Abuztuan espeleologa belgiar batek izandako istripuan erreskatia (Laureano Gomez, GREIM-eko Espeleolaguntza arduraduna).
  6. Berogaillu sistemadun hamaka baten azalpena (Pere Miralles, L’Hospitalet de Llobregat-eko Creu Blava zentruko medikua).
Nere partez, sorpresa atsegiña. Azalpen astun xamarrak espero nittuan arren, hitzaldixak dinamiko eta entzuterrezak izan dira. Nahiz eta gauza batzu medikuak ez garanok erabiltzeko morokuak ez dirazen, interesgarrixa izan da botiken aplikaziñuari buruzko argibidiak entzutzia, euren biharran nundik-norakuen gaiñeko ikuspegi orokorra izateko.

No hay comentarios:

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats