.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2018/07/05

Armintxeko "limnigrafo publikoa" (2018-VII-2)


He hecho este pequeño reportaje sobre la tromba del lunes, y las aguas de Armintxe, dedicado a los responsables penales de lo que suceda allá abajo, a saber (por orden jerárquico): Juan Carlos López Quintana, Mikel Unzueta Portilla, Andoni Iturbe Amorebieta, Lorea Bilbao Ibarra y Unai Rementeria Maiz. ¡Que lo disfruten!

****

2018ko uztaillan 2xan Lekeition izandako euri jasa izugarrixan ostian, gabeko ordu txikixetan, ADES Espeleologia Elkarteko kidiak Armintxeko hobi, trop-plein, ubegi eta ubide asoziatuen portaeria aztertzen egon giñan. Betiko legez, koba barruko arazua ulertzeko eta soluziñua emoteko balixoko daben informaziño gehixago bildu genduan.

Jentiak pentsau leike Armintxeko grabauak ufalekin hondatu leikiazela diñogunian, zorigaitzezko gauza sahiestezin batengaittik gabizela. Horregaittik, komeni da gogoratzia:
  • Arazo hori oin dala urte 2 identifikatu genduala, eta momentuan Bizkaiko Foru Aldundixa jakiñan gaiñian ipiñi genduala.
  • Arazo hori konpontzeko soluziño bat be proposatu genduala: tunel artifiziala zulatzia, urari urtenbidia emonda grabauak gehixago ez hondatzeko moduan.
  • Ordutik hona, Armintxeko muinoaren eta Larrotegi haranaren hidrologia aztertzen gabizela; datu oso esanguratsuak jaso doguzela; BFA-ri behin baiño gehixagotan eskindu detsaguzela; baiña eurak ez dabela datuok jasotzeko interesik agertu.
Gauzak holan, galdera logiko eta nagusi bat etortzen da: zergaittik, URTE BI eta gero, ez dau Bizkaiko Foru Aldundixak ondiokan ufalen arazua konpondu? Nekez ulertzen da zeren zain dabizen.

Zorionez, uzt 2ko ufala motza izan da: baiña badakigu truxala beste ordubetez luzatu ezkeriok, Armintxeko Panel Nagusiko grabauak lokatzez estaliko dirala (Hondo Bako Galerixako grabauak estalitta dagozen modura).

Gure “limnigrafo publikuak” diñosku bart Armintxeko ura bere altuera normaletik (5 m. itsasuan maillan gaiñektik) gitxienez 13 metrotara igo zala. BFA-k koba barruan dittuazen neurgailluen irakurketia be oso interesgarrixa izango da: noraiñok igo dira urak, Hondo Bako Galerixako grabauetaraiñok (16 m.tara), beste iñoiz gertatu izan dan moduan? Zaldi Bakartiraiñok (17 m.tara), oiñ arte justu-justu librau dana? Gela Debekatu eta Panel Nagusiraiñok (23 m.tara)? Bildutako datuen arabera, badakigu teknikoki posible dala ura burdiñezko ateraiñok be allegatzia (26 m.tara), eta bertatik urtetzen hastia...



Limnigrafiak, halan be, ezin dira ondo interpretau testuingurua kontuan hartu barik. Hain zuzen be, horixe da ADES Espeleologia Elkartean juan dan urte bixan egitten gabizena: testuinguru horren datuak biltzen. Eta hala jarraittuko dogu, egunen baten Foru Aldundiko arduradunen bati bonbillia ixotuko jakon esperantzan...

Oier Gorosabel Larrañaga


Gehiago jakiteko :
 

No hay comentarios:

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats