.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2021/01/18

Lurpeko ondarea: aurkikuntza berria Amoroton (Bizkaia)


ADES Espeleologia Elkarteak aztarnategi arkeologiko berria aurkitu du Amorotoko kobazulo batean. MG-12 kodearekin katalogatu duten haitzuloa berria da (lehendik ezagutzen ez zena alegia), eta bertako esplorazio lanetan aztarna paleontologiko eta arkeologiko nabarmenak identifikatu dira.

Aztarna paleontologikoen artean, nabarmenenak erpekada marka handiak dira. Kobazuloaren hainbat puntutan daude, eta tamaina oso handiko ugaztunenak dirudite, agian leizeetako hartza (Ursus spelaeus).

Aztarnategi arkeologikoari buruz, berriz, espeleologoek giza garezur bat aurkitu dute ezohiko aurkezpenean (ganga agerian, aurpegi hezurrak lurpean; beste inolako hezur aztarnarik inguruan). Protokoloari jarraituz, ez dute inolako indusketarik burutu, edo laginik jaso; aldiz, argazkitan dokumentatu, eta aztarnak behar bezela babesteko neurriak hartu dituzte.

Bizkaian aurkikuntza hauek errejistratzeko ardura Bilboko Arkeologi Museoak du, beraz, espeleologoek koba honetan eginiko lanen eta aurkikuntzen berri ematen duen txostena bertan aurkeztu dute. Orain, kobazuloa ikertzeko interesa izan dezaketen beste espezialistek, bertan baimena eskatu dezakete, informazio guztia eskuratuz.


 

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats