Erreferentzia:
- MARCORELLES, Roger. 2023. Aventures insolites. Montagne - Spéléo - Canyons. Ed. BoD - Books on Demand, Norderstedt.
Roger Marcorellesek badu leku ohoragarri bat euskal espeleologian. Montpellierretik etorritako beste espeleologoekin batera, 1960 hamarkadan San Marti Harriko Sisteman eginiko explorazio gogoangarrietan parte hartu baitzuen. Basabürüko Lezentzat supertaldea sortu zenean, bera izan zen “arretako ume basati” koadrila haren burua. Sistemaren beherengo puntu den Parment putzuaren esplorazioan parte hartu zuen. Basabürüko Leizean (Tête Sauvage famatua) bigarren sarrera naturala aurkitu zutenean ere han izan zen, sistemaren esplorazioari bultzada ikaragarria emanez. Urte gutxi baina oso intentsuak izan ziren: horren erakusgarri da liburu honen laurdena, osorik, Euskal Herrian eginiko lanoi eskeinia dela. Ataletako asko esplorazioan unean bertan eginiko kroniketan oinarrituak daude - "Introspections" izenekoaren orijinala, esate baterako, Rogerrek berak esana, komuneko paper zatietan idatzia dago- eta hori kontakizunaren mesedetan da, bizitasun handia ematen baitio liburuari.
Liburuak 327 orrialde ditu, autoedizioan argitaratua dago, eta Books On Demand webgunean eros daiteke 20 eurotan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario