.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2020/08/28

Deabruaren Gela Ezkutuan, Abitarako koban

2020-8-27   Aitor, Zutoia, Santi

Gaur Abitarako koban izan naiz. Amak esan dit kontuz ibili behar nuela hango deabruarekin, baina nik ez diot kasurik egin, deabrua ez delako existitzen. Nire gurasoak beti dabiltza ipuinak asmatzen.

Haitz blokeen kaosera helduta, aita eta biak erdi galduta ibili dira bidea aurkitu ezinik. Zorionez, nik pasoa aurkitu dut eta handik joan gara, Negarren Gelara heldu arte. Gela Ezkutura joateko bidea topatzen hasi gara, eta berriro ere aitak esan dit deabruarekin kontuz ibili behar nuela. Isilik egoteko esan diot.

Baina nire harridura handia izan da estaldura zurien artetik galeriaren goiko aldera igo garenean: Hiru adar zituen estalaktita luze bat ikusi dut, tetxutik eskegita. Aitak esan dit haxe zela deabruaren Hiruortza, eta zuhur ibiltzeko, Gela Ezkutuaren sarrera zaintzen zuela. 


                                                    Deabruaren Hiruortza. ADES

Ondoren, formazio zuri ederrez beteriko Gela Ezkutura heldu gara. Baina apur bat beldurtuta ibili naiz, ze, beharbada, deabruarena egiazko kontua izan zitekeela iruditu zait.

 

No hay comentarios:

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats