.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2019/10/25

Grafiti historikoak

Gaur arratsaldez, hiru speleo hitzaldi ditugu gure inguruan: Markina-Xemeinen (Josu Zeberio), Mendaron (Leizarpe EspeleologiaTaldea) eta Lekeition. Azken hau Garratxa I kobazuloan (Lumentxa mendia, Lekeitio) dauden grafiti historikoei buruz izango da, Edestiaurre Arkeologia Elkarteko Iñaki Libanoren eta Iñaki Intxaurberen eskutik (azken hau ADES-eko kide ohia). Gaia behintzat oso interesgarria da.
 Garratxa I-ean dauden pintada guztien artean, esate baterako, xelebreenetako bat seguru komentatuko dutela. Hauxe:


Bistan denez, Isabel II Espainiako erreginarena da; hain zuzen ere, gauza jakina da 1868 urte horretan Lekeition uda pasatzen zegoela, La Gloriosak bertan harrapatu eta erbesteratu egin behar izan zenean. Pentsatzekoa da grafitia bere sekitoko norbaitek egina izango dela, andre txit gorenak ez zituelako eskuak zikindu nahiko. Edo agian bai; izan ere, badakigu Isabel Borboikoa kobazalea zela. Arrasaten eginiko egonaldietan, behintzat, Galarra ere bisitatu zuen.

Bestalde, badakit Libano azterketa mota bera egiten ari dela Atxurrako kobazuloan, eta agian hitzaldi honetan hango grafitiei buruzko zerbait ere komentatuko du. Ez dakit jada lan hori amaitua duen (teorikoki lan talde bereko partaideak garen arren, ez baitut Libano jauna pertsonalki ezagutzeko plazerra), baina seguraski dagoeneko beste hau ere aztertuko zuen.


Pintada xume hau da Atxurran nire kutunena. Izan ere, Atxurrari buruzko azterketa historikoa egin ostean aurkitutakoa da, eta horri esker deduzitu ahal izan nuen bere egilea eta urtea: Guillermo Irurroarizaga, 1882. Atxurrari buruz historiako lehen kronika idatzi zuen esploratzailearena, alegia.

Oier Gorosabel Larrañaga


No hay comentarios:

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats