.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2013/11/04

Lur azpiko ondareari buruzko jardunaldiak (Berriatua)



Beti da zorionekua kultur elkarte baten sorreria: oinguan Berriatuako Goikolau Elkartia jaixo da. Mereludiko haitzulo garrantzitsu honen izena dakanez, pentsatzekua da haren kidiak lurpeko munduanganako sentsibilidade berezixa izango dabela. ADES Espeleologia Taldian pozik egongo giñake Elkarte barrixak ondare  honen zaintzan berritxuarren partehartze aktibua bultzatuko baleu.

Asko pozten gaittu, gaiñera, Goikolau Elkartiak bere lehelengo jardunaldi publikorako aukeratu daben gaixa, eta bertan jarduteko ADES eta AGIRI taldioi gonbidatu izana. Plazerra izaten da halako interesa dakan entzuleguan aurrian berba egittia.

Hona jardunaldixen programia; ekittaldi guztiak Goikolau Elkartian lokalian izango dira.

  • Azaruan 8, barixakua 19:30etan: “Lea-Artibai eta Busturialdeko espeleologia azken urteotan”. Argazki eta testuz osatutako erakusketia aurkeztuko da.
  • Azaruan 14a, eguena 19:30etan: “Berritxu eta inguruko kobazulo eta leizeak: gure lurrazpiko ondarea”. ADES Espeleologia Taldian hitzaldi eta diaporama.
  • Azaruan 22xa, barixakua 19:30etan: “Ehiztari biltzaileen Paleolito Aroko artea”. AGIRI Arkeologia Elkartian erakusketia aurkeztuko da, Abenduan 1erarte ikusgai.
  • Azaruan 28xa, eguena 19:30etan: “Berritxuko Historiaurreko kultur ondarea”. AGIRI Arkeologia Elkartian hitzaldixa.


No hay comentarios:

Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats