http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/12/kirol-saio-atsegina.html
Etxata, ez,
bape gustatzen kirola egittia: aspertu egitten naiz, denporia alperrik nabillen
sentsaziñua daukat, zirkuituari bueltaka. Atzo horri buruz berbetan gentozen
Hatxondoko lezatik kanpora Josu, Iñaki eta hirurok. Kuriosua dok: nik hainbat
eta hainbat pertsonari gomendatzen detsat kirola egittia, eta neuk egiñ ez... ¿Kontraesana?
Ez ba. Gauzak termino absolutuan hartu ezin diran seiñale, eta manualak asko
laguntzen daben arren, onena buruakin pentsatzia dala erakusten deskuan gauzia.
Kontsultara
etortzen zarien pazientiak badakizue nik ez dotela zuzenian kirola egittia
gomendatzen, edo horretara bultzatzen. Nere galderia halako zeozer izaten da:
“Biharretik aparte... ¿egitten dozu ezelako aktibidade fisikorik?”. Aktibidade
fisikua, bai; ez derrigorrez kirola.
Izan be,
korputzak mobimendu premiñia daka. Korrika ta saltoka egitteko diseñautako
korputza dogu, bihar estatiko edo sedentariua–dendarixa, buleguan...- txarto
jasaten dabena. Mobimendu gitxiko biharretan tentsiño muskularrak pillatzeko
joera kezkagarrixa egoten da; denpora batera min moduan igarri geinkiana. Beste
lanbide batzu, ostera –basomutillak, forjarixak, arrantzaliak- berakin dake
aktibidade fisikua, eta nekagarrixago edo arriskutsuago izan baleikez be, egunerokotasunian
osasunerako hobiak suertatzen dira.
Pazientiari
aktibidade fisikorik egitten daben galdetzen detsatenian, hori jakin nahi
izaten dot: ¿basarriko biharra egitten dau? ¿dantzan ibiltzen da? ¿kazarixa da?
¿antidisturbios poliziakua da? Ez daka aktibidade fisiko gehixago egitteko
premiñarik. ¿Doktoretza tesisa prestatzen dago? ¿Etxetik kafeterixara eta
kafeterixatik etxera bizi da? ¿Telefonista biharra daka? Orduan zeozelako
aktibidade fisikua sartu bihar dau bere bizimoduan, beti gure kontsultara
etortzen ibilli nahi ez badau behintzat.
Nere kasuan,
ez dakat munduko biharrik estatikuena: tente, kamilla inguruan dantzan ibiltzen
naiz beti, pazientia modu askotara erabiltzen. Baiña, halan be, horrekin
bakarrik nere eguneroko bizimoduak aktibidade fisiko faltia daka. Horregaittik,
eta nere loditzeko joeria kontrolatzeko (jatuna naiz) urtietan saiatu izan naiz
kiroldegixan astian pare bat saio egitten. Baiña... pazientiei askotan esaten
detseten legez, helburua lortzeko garrantzitsua izaten da norbere gustoko
aktibidade klasia aukeratzia. Bestela, azkenian laga egitten da. Beti. Eta
horixe izan da beti kirolakin izan doten hartuemona.
Zorixonez,
oin dala urte gitxi espeleologixia ezagutu neban: zapatuero 6-8 ordutako jardun
fisiko intentsua, baldintza gogorretan. Nere helburua bakarrik zientifikua dan
arren, ezin ukatu hainbeste efekto sekundario on etara dittudazela lurpeko
mundutik: gorputza zailtzia (sekulan ez dot hain ondo izan sistema immunitario
eta termorreguladoria), argaltzia eta sendotzia (etxuat gogoratzen iñoiz hain
forma fisiko onian egon naizenik) eta astian ziharko tentsiño muskularrak
ezabatzia. Oiñ hobeto ikusi leike aktibidade fisikuan eskarixak betetzen
dittudazela nik, nahiz eta “kirolik” ez egiñ.
Salbuespen
bat dago, kiroldegira juatia asko gustatzen jatan kasu bat. Asteburuko espeleo
saiua bereziki gogorra izan danian, zulotik apurtuta urtetzen gara, hain da eze
luzaketa eta halakorik egitteko indarrik be etxakun geratzen. Halakuetan,
martitzen edo eguaztenian gimnasioko tatamira umiakin juatia gustatzen jata
(lehen Nikokin juaten nintzan, oiñ Tomaxekin). Kiroleko arropak soiñian,
luzaketa saio lasssai, leun eta luuuuuuzia egitten juat; besterik etxuat
egitten. Eta saio honetatik gehixen gustatzen jatana, umia gaiñian izatia da: kobra
subian posturan bizkarrian arreburritxiko
dakatela... aduktoriak luzatzia umia hankatartetik pasatzen dagola...
iskiotibialak luzatzia umian kargia besuetan dakatela...Hau bai, plazer haundiz
egitten doten kirol saiua da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario