.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2015/03/05

Jornada sobre la Torca del Carlista



Torca del Carlista (Karrantza)

2015-III-5: topografia eta argazki lan berriak amaituta, haien aurkezpena egingo da martxoaren 13an Karrantzako Kultur Etxean. ESPARTA Espeleologia Talde lokalaren eskutik eta Udalrena eta Jaurlaritzaren laguntzaz, 19:00etan bost zatiz osatutako hitzaldi aparta izango dugu, hainbat gai aurkeztuz:
  1. Arantza Aranburuk (EHU), Karrantzako geologiaren testuingurua.
  2. Carlos Pellonek (GUM), 1958an eginiko lehen topografia.
  3. Javi Morenok (ADES), azken esplorazioak eta topografia berria.
  4. Josu Granjak (ADES), audiobisuala lehengo eta oraingo argazkiekin.
  5. ESPARTA taldekoek, “Más allá del Carlista” bideo proiekzioa.

Hitzaldia publiko orokorrari zuzendua da. Aprobetxatu aukera, horrelakoak 50 urtean behin baino ez dira egiten eta!

2015/03/02

"Santa Grazi" speleo-pastorala (1976)

Zuberoako pastoral baten antzezlana Santa Grazin
GureGipuzkoa.net | Zuberoako pastoral baten antzezlana Santa Grazin © CC BY-SA: San Martin, Juan


Pastoralen historian, seguraski “Santa Grazi” izenekoa (1976) da pertsonaien artean espeleologo bat izan duen bakarra. Hura antzezten, Dominika Prebende. Nor bestela?  

Artxiboa: Madeleine Cabidoche

2015/02/12

Sentaziko hiru biztanle

Madeleine Cabidoche, Dominique Prebende eta Aphaenops cabidochei. Argazkixak: GSHP.



Illaminako Ateetako (BU-56) feisbuk orrialdian info akasdun bat argitaratu zeben eta iruzkintxo hau idatzi neban, zuzenketa modura. Baiña... beste bateronbatek esango zetsen kontizu, zuzendu dabelako. Idatzittakua hamen ipiñikot, a titulo informativo, GSHP-kuen argazki politt pare batekin. Goixan Madeleine Cabidoche, eta askok gogoratuko dozuen Dominique Prebende (Sentaziko speleo-artzaina, La Vernako ateko giltzak izan zittuana, urte askuan).

Una puntualización: las nuevas especies de Aphaenops (A. cabidochei y A. ESKUALduna) las describió Henri Coiffait sobre muestras recogidas a finales 1957 por Madeleine Cabidoche e investigadores del laboratorio subterráneo de Moulis (al que pertenecía Coiffait), en la gruta de Arphidia (pronúnciese Arpidia ;-) ) días después de ser “pinchada” por el túnel EDF.

Fuentes:

  • ·         Vives E. Coleoptera, Carabidae (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco). Kobie 10, II tomoa, 1980, p. 563-564.
  • ·         Comunicación personal de Madeleine Cabidoche 2015-I-31.
Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats