09-XI-12: Oier.
Arrate Irratixan elkarrizketia. Gaixak: espeleologixian ikuspegi orokorra, exploraziñua, oin darabiguzen kanpañak, datozen asteburuetako urteerak. Hogetabost miñutu egon gara berba ta berba, zuzenian.
09-XI-12: Oier.
Arrate Irratixan elkarrizketia. Gaixak: espeleologixian ikuspegi orokorra, exploraziñua, oin darabiguzen kanpañak, datozen asteburuetako urteerak. Hogetabost miñutu egon gara berba ta berba, zuzenian.
Lurpeko mundu misteriotsuan barneratu nahi dabenak aukera parebakua dake Azaruan: ADES espeleologia taldiak bisitta gidatu bi antolatu dittu hillian 14 eta 21ian.
Lehelengo kontaktu honetarako aukeratu dirazen kobak Isuntza (Lekeitio) eta Atxurra (Berriatua) diraz. Mailla fisiko minimua eskatzen da (Anbotora igotzeko modukua, gitxi gora behera) eta partaidiei kontuz ibiltzeko konpromezua eskatzen jake:
Trukian, bisittarixak ibilbide ahaztueziñezkua osatuko dabe. Batzuendako lehelengua eta azkena izango da; beste batzuk ostera, segidu nahiko dabe eta ADES-eko atiak zabalik izango dittuez mundu harrigarri honetan sakontzeko.
Gehixenez, talde bakotxian 10 lagun hartuko diraz. Espeleologiako material teknikua ADES-ek ipiñiko dau. Dohan da, baiña aurretik izena emon bihar da. Apuntatzeko azken eguna, Azaruan 11 (Isuntzarako) eta Azaruan 18 (Atxurrarako).
Kontaktua:
txikillana@gmail.com
944 650 733 (Oier)