..............................................................................................................
2008/01/19
Kanpuan ixilik
Trakamailleko sarreria

Belaunak dardar. Gosia kendu. Heldu naiz. Albokera jarri, aurreraka ez nok sartzen. Gero eta estuago. Burua enkajau jatak. Larri. Diagonalian aurrera egin bihar, gorago estuegixa dok. Behera jauzitta, enpotrau eta ezingo nok jaiki. Estu. Panikua. Geratu. Begixak itxi. Arnasa hartu. Atseden hartu. Baretu. Ezin baretu. Estu. Larri. Arnasa hartu. Aurrera. Ezin. Indarka. Lehertu. Ezin. Larri. Estu. Panikua. Estu. Estu. Lagundu...
Atzera begiratu nahi. Burua ezin jirau. Estuegi. Arnasa....
Arran moduan, ukondo puntak, belaunak erabillitta arrakalian parte nasaixena billau. Pizkat atzeraka, desenkajatzeko. Beherago, baiña pultsuan: ezin nok jausi. Estu dok baiña pizkaka ba najoiak. Horizontalki noia, horma bixetan enkastrauta erdi alturan. Zentimetroz zentimetro. Estu, baiña ez larri. Lasaittu nok. Pasau nok.
Irabazi juat (musikia).
2008/01/15
ADESek antolatuta, 45 lagunek bisitatu dute San Pedroko haitzuloa
Busturia
Umeek eta nagusiek parte hartu zuten irteeran, eta ADES espeleologia taldeak balorazio ona egin du.
ainhoa zubizarreta
ADES espeleologia taldekoek irteera egin zuten asteburuan Busturiako San Pedro haitzulora. Talde horretako kide Gotzon Aranzabalek adierazi duenez, berrogeita bost lagunek parte hartu zuten irteera horretan.
Taldea hain handia izanik hamabost pertsonako hiru talde egin zituzten, ibilbidea hobeto egiteko. «Oraingo honetan jende nahikoa animatu da eta taldeetan banatu genituen». Gainera, asteburuko irteeraren balorazio ona egin du taldeak. «Dena ondo atera da, inolako arazorik gabe». ADESek hainbat ekimen antolatzen ditu urtean zehar, eta ekimen kultural horietan edonork parte har dezake.
Ume zein nagusi
Antolatzen dituzten ibilbide horiek umeentzako ere aproposak ere badirela azaldu du Aranzabalek, eta azken irteera horretan ere ume nahikok parte hartu zutela azpimarratu du, gurasoek lagunduta.
Irteera domekan egin zuten eta «joan ziren batzuk interes handia erakutsi zuten».