Leku bera izan arren, bizipenak zeharo desberdinak dira: horra haitzuloen mila alderdi eta ñabarduren adibide argia. Esploratzaileek gauza desberdinak aurkitzen bait dituzte bakoitzaren sentsibilitatearen eta prestakuntzaren arabera; horregatik, espeleologian haitzulo bat ez da sekula guztiz esploratutzat ematen.
Galarrari buruzko hainbat azalpen eman genituen 1884ko artikuloaren iruzkinetan, eta haiek irakurtzeko bertara jo dezakezue. (1) Han esandakoei gauza bat gehituko diegu bakarrik: Besaide eta AMET Espeleologia Taldeek KARAITZA-n (Euskal Espeleologoen Elkargoaren aldizkarian) argitaratu duten artikuloaren erreferentzia. Bertan azken aurkikuntzak azaltzen dituzte datu berri ugari emanaz, espeleologia zein arkeologia arloetan. (2)
Karaitza 21ko artikuloaren zati bat. |
Hortik aurrera, koba barruko txangoan zehar izandako bizipenak aipatzen ditu, batez ere galerien eta espeleotemen forma berezien deskribapenak (Galarra ezagutzen dutenek ezagutzeko modukoak). Jendeak egindako triskantzak ere aipatzen ditu. Argazkiak ere atera zituzten magnesioaren argitara; benetan polita litzateke plaka hoiek aurkitzea...
(1) CAPELASTEGUI, Leon. 1884. La gruta de San Valerio en Mondragón. Euskal-Erria Revista Bascongada XI:486-494. Donostia. Eta gure iruzkinekin, hemen http://saguzarrak.blogspot.com.es/2013/12/galarra-arrasate-1884ko-kronika-bat.html
(2) ARRIOLABENGOA, M. ERAÑA, C. EXPOSITO, JM. ZABALETA, P. UGARTE, S. DORADO, J. ORMAETXEA, I. OLALDE, A. PEREDA, L. AZKOAGA, X. RICHARD, L. UGARTE, I. ABARRATEGI, B. BARRENETXEA, M. LOPEZ, R. ETXAGIBEL, A. EZKIBEL, I. ERAÑA, R. ESPERASATE, J. BEREZIBAR, A. El coto minero de Arrasate. Cueva de Galarra o Cueva de San Valerio. Karaitza 21:10-21. Oñati. http://tinyurl.com/Karaitza21
(3) GOROSABEL, Oier. 2013. Izerdia eta haize korrontearen siniskera. Gara, 2013-I-4. http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2013/01/haize-korrontearen-eta-izerdiaren.html
PDF-ari lotura zuzena hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario