-copia.jpg)
.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................
..............................................................................................................
2007/08/27
Busturiko panela
-copia.jpg)
Etiquetas:
argitarapenak,
busturia,
san pedro
Gernikako Pregoia
-copia.jpg)
PREGOIA:
Arratsaldeon danori.
ADES taldeak 25 urte bete dauz aurten, Zine Klubaren moduan, eta hori dala-ta pregoia egiteko eskatu deuskue Jai Batzordetik. Oso pozik hartu dogu eskari hau.
Aurretik pekatutxu bat aitortu behar dogu, 25 urte hauetan ez garelako Gernikako jaietan beti izan edo danok ez behintzat, eta horren ordez, espeleologia jardunean ibili garelako. Halan be, egia da, jaiak ez doguz inoiz be ahaztuta euki: badira hainbat galeria eta lurpeko erreka, geuk aurkitu eta esploratu doguzanak, San Roke, San Roketxu eta antzeko izenak jarrita, justu egun horietan topatu genduzalako. Orduan ba, beharbada santuen barkamena izango dogu.
Honelako une baten gogoratu behar dogu taldeko fundatzaile bat izan zan kide bat: Jose Luis Urzuriaga, ‘Pepe,’ espeleologoaz gain eskalatzailea zana, eta Khan Tengri mendian desagertu zana 1994ean, Josu Garcia Elorriaga mundakarragaz batera.
Hemen gagozan alkarte biak, ADES Taldea eta Zine Kluba, giro kultural bizi batean sortu ginan orain dala 25 urte. Gaur egun be Gernika horrelako giroan sartuta dagoala esan geinke: pare bat gauza aipatzearren, badira, alde batetik, Astra kolektiboaren moduko iniziatiba interesgarriak, eta bestetik euskerazko komunikabideen zabalkuntza. Gernikako kultur taldeak aurrera egiten jakin dabe, nahiz eta askotan laguntza handirik ez izan. Guzti hori txalotu beharrekoa da, eta aurrera egiteko animua emon gura deutsegu.
Eta beste barik, ondo pasa jaiak eta izan zeuen buruen jabe!
Etiquetas:
gernika,
urteurrena
Suscribirse a:
Entradas (Atom)