2018/12/13

Prentsaurrekoa Lekeition: Armintxeko datuak.


Bideo honetan duzue 2018ko abenduaren 13an, ostegunarekin, Lekeitioko Kultur Etxean (Azkue aretoa), ADES Espeleologia Elkarteak azken bi urteetan Armintxeko karstean jasotako datu hidrografikoen aurkezpena.

Pasa den hilean Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Zuzendaritzak Armintxeko uren funtzionamenduari buruz daukan informazioa aurkeztu zuen. ADES taldean kezka handiz ikusi genuen Zuzendaritza honek ez duela behar den besteko ezagutza Armintxeko kobari buruz (partikularki haren funtzionamendu hidrologikoaz), eta uren arazoa konpontzeko proposatzen duen obra publikoak ez duela ia ezertarako balioko.

Hori dela eta, daukagun informazioa publiko egitea erabaki dugu. Horretarako agerpen hau prestatu dugu, eta esker ona adierazi nahi diegu bertara etorri den publiko guztiari, aipamen berezia eginez Lekeitio eta Ispasterko alkateei, Euskal Espeleologoen Elkargoaren lehendakariari, eta Uraren Euskal Agentziaren teknikariari.

Aurkezpenean  azaldutako datuen sintesia hemen duzue: 11 orrialdetako dokumentu bana (PDF, irudiekin), bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

ADES ESPELEOLOGIA ELKARTEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario