2012/12/09

Kirol saio atsegiña

Oier Gorosabel taldekidiak ADES-eko pare bat elementu aittatzen dittu beste artikulu honetan:

http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/12/kirol-saio-atsegina.html

Etxata, ez, bape gustatzen kirola egittia: aspertu egitten naiz, denporia alperrik nabillen sentsaziñua daukat, zirkuituari bueltaka. Atzo horri buruz berbetan gentozen Hatxondoko lezatik kanpora Josu, Iñaki eta hirurok. Kuriosua dok: nik hainbat eta hainbat pertsonari gomendatzen detsat kirola egittia, eta neuk egiñ ez... ¿Kontraesana? Ez ba. Gauzak termino absolutuan hartu ezin diran seiñale, eta manualak asko laguntzen daben arren, onena buruakin pentsatzia dala erakusten deskuan gauzia.
Kontsultara etortzen zarien pazientiak badakizue nik ez dotela zuzenian kirola egittia gomendatzen, edo horretara bultzatzen. Nere galderia halako zeozer izaten da: “Biharretik aparte... ¿egitten dozu ezelako aktibidade fisikorik?”. Aktibidade fisikua, bai; ez derrigorrez kirola.

Izan be, korputzak mobimendu premiñia daka. Korrika ta saltoka egitteko diseñautako korputza dogu, bihar estatiko edo sedentariua–dendarixa, buleguan...- txarto jasaten dabena. Mobimendu gitxiko biharretan tentsiño muskularrak pillatzeko joera kezkagarrixa egoten da; denpora batera min moduan igarri geinkiana. Beste lanbide batzu, ostera –basomutillak, forjarixak, arrantzaliak- berakin dake aktibidade fisikua, eta nekagarrixago edo arriskutsuago izan baleikez be, egunerokotasunian osasunerako hobiak suertatzen dira.
Pazientiari aktibidade fisikorik egitten daben galdetzen detsatenian, hori jakin nahi izaten dot: ¿basarriko biharra egitten dau? ¿dantzan ibiltzen da? ¿kazarixa da? ¿antidisturbios poliziakua da? Ez daka aktibidade fisiko gehixago egitteko premiñarik. ¿Doktoretza tesisa prestatzen dago? ¿Etxetik kafeterixara eta kafeterixatik etxera bizi da? ¿Telefonista biharra daka? Orduan zeozelako aktibidade fisikua sartu bihar dau bere bizimoduan, beti gure kontsultara etortzen ibilli nahi ez badau behintzat.
Nere kasuan, ez dakat munduko biharrik estatikuena: tente, kamilla inguruan dantzan ibiltzen naiz beti, pazientia modu askotara erabiltzen. Baiña, halan be, horrekin bakarrik nere eguneroko bizimoduak aktibidade fisiko faltia daka. Horregaittik, eta nere loditzeko joeria kontrolatzeko (jatuna naiz) urtietan saiatu izan naiz kiroldegixan astian pare bat saio egitten. Baiña... pazientiei askotan esaten detseten legez, helburua lortzeko garrantzitsua izaten da norbere gustoko aktibidade klasia aukeratzia. Bestela, azkenian laga egitten da. Beti. Eta horixe izan da beti kirolakin izan doten hartuemona.
Zorixonez, oin dala urte gitxi espeleologixia ezagutu neban: zapatuero 6-8 ordutako jardun fisiko intentsua, baldintza gogorretan. Nere helburua bakarrik zientifikua dan arren, ezin ukatu hainbeste efekto sekundario on etara dittudazela lurpeko mundutik: gorputza zailtzia (sekulan ez dot hain ondo izan sistema immunitario eta termorreguladoria), argaltzia eta sendotzia (etxuat gogoratzen iñoiz hain forma fisiko onian egon naizenik) eta astian ziharko tentsiño muskularrak ezabatzia. Oiñ hobeto ikusi leike aktibidade fisikuan eskarixak betetzen dittudazela nik, nahiz eta “kirolik” ez egiñ.
Salbuespen bat dago, kiroldegira juatia asko gustatzen jatan kasu bat. Asteburuko espeleo saiua bereziki gogorra izan danian, zulotik apurtuta urtetzen gara, hain da eze luzaketa eta halakorik egitteko indarrik be etxakun geratzen. Halakuetan, martitzen edo eguaztenian gimnasioko tatamira umiakin juatia gustatzen jata (lehen Nikokin juaten nintzan, oiñ Tomaxekin). Kiroleko arropak soiñian, luzaketa saio lasssai, leun eta luuuuuuzia egitten juat; besterik etxuat egitten. Eta saio honetatik gehixen gustatzen jatana, umia gaiñian izatia da: kobra subian posturan bizkarrian arreburritxiko dakatela... aduktoriak luzatzia umia hankatartetik pasatzen dagola... iskiotibialak luzatzia umian kargia besuetan dakatela...Hau bai, plazer haundiz egitten doten kirol saiua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario