2010/10/10

“Le gouffre de la Pierre Saint Martin”, Haroun Tazieff.

http://guadeloupedecouverte.pagesperso-orange.fr/images/IMAGES%20DE%20VOLCANS/HarounTazieff.jpg

Abentura liburu ederra. Parakaidista bat: vulcanologo eta abenturazalia, espeleologixan bape esperientziarik ez izan arren lagunak gonbidatu zebena leza honen esploraziñora, argazki eta pelikulan jasotzeko. Azkenian ez zuan hortan geratu: Marcel Loubensen istripu larrixa bertatik bertara bizitziaz aparte, esploraziñua jarraittu zeban taldian parte izan zuan. Bizipen extremo horrek kontatzerakuan, bere esperientzia faltia abantaillia dok: halako lekuetan lehelengotz barneratzen dan baten ikuspegixa askoz be intentsuagua dalako, eta Tazieffek bikain isladatzen jok hori bere idazkera arin eta periodistikuan.

Liburu hau harrapaladan irakorri izanak be merezi jok komentarixorik, hainbeste errekor hautsi jittuadaz-eta: 5 bat ordu jarraixan pasau jittuadaz 118 pajina irakortzeko, frantsesez (%80ª ulertuta gitxi gora behera), eta zati haundi bat Marianon kotxian, Erronkarirako bidian. Aspaldittik najekan San Martin Harriko sistemia ezagutzeko gogua, eta aurten etorri dok amama. Otxolakuak antolatu juek espediziñua, baiña ez “klasiko normala”, ezpabeze eta “klasikuen artian klasikuena”. Lepineux potzua jaistia debekatuta egon dalako hogetamarka urtetan. Horretara, erlojuan kontra irakorri najittuan egun heroiko háren kronikak, leku háretatik pasatzian orduko bizipenetaz konszientiago izateko.

Liburuan frantsesezko bertsiño orijinala ARSIP-en webgunian deskargau leike.

No hay comentarios:

Publicar un comentario