2010/03/01

UDALAITZEN HAZI GAZTEA EREIN DA





Aupa Joseba!

Gogorra da;Ez duzu nire berririk edukiko,badakit,baina barruko beharrizana asetzeko idazten dizut,oso zaila egiten zaigu pertsonoi horrelako gauzak besterik gabe onartzea,horregatik sortzen dira errituak adibidez,nahiz eta betikoen zalea ez naizen.Beste zenbait kasutan bezala,ez dut jakiten zer egin,zer egin litekeen,egokia ote den…baina lau haizetara oihu egiteko gogoa izatetik aparte,zuri azken zerbait esateko gogoa,ezin besterik gabe ezkutatu (jakin arren ez duzula hau inoiz irakurriko). Zure omenez,gogoratzeko moduko pertsona izan zarelako.

Iazko udan,azkenean,ezin zuen eskutik Aizkorriko leku ezkutuak ezagutu.Aurten ezagutzeko asmoak banituen,baina,jada ez da berdina izango,ez baitzara egongo horiek erakusteko.Kamillan atera nazaten ere ez zara egongo, edo Genofonoa nola jarri erakusteko, sokak neurtzen eta abarretan.Barre algara ugari eragiteko zein egiteko ere ez.Aralarren gorantz zihoazen “fitxajeei” buruz hitz egiteko ere ez. Hain gutxian,hain asko eman dezakeenik pertsonak! naturak bezala!baina ze gutxian ken diezagukeen hainbeste!

Hotza,asperdura,barre eta ia negar ere inguru gogor berdinetan egiteak,badakar halako lotura berezi bat,hainbeste ordu jarraian bizipen ahaztezinak aurkitzen ibiltzeak; baina lotura berezi hau,zinen modukoa izatearren sortu zaigu gure barruetan.Euskaldun ona, pertsona osoa zinen.Gaztea,oso gaztea,gazteegia,baina ardurak hartzeko heldutasunik ez zitzaizun falta.Jatorra,zabala,alaia..poza,bizi gogoa hamaika miliatara transmititzen zenuen,beti zerbait egiteko grina,laguntzeko,ikasteko,irakasteko prest, ausarta,bizia,gogotsua eta kementsua.
Pena ez da gutxi egon zarela gure artean,jende askok ehun urtetan baino gehiago eman baituzu,pena da, zeneukan garra eta indarra zulo ilun baten betirako gelditu direla. Baina,badugu esperantza,zure haziek berandu baino lehen emango dituztela fruituak. Gero arte Joseba,maite ditugun edozein bazter ezkutuetako batean aurkituko gara.

3 comentarios:

  1. AUPA JENTE. ahaleginddu naz "baimena" edo eskatzen, ez dot jakin ondo nun ipini........ipini edo ez..........bueno txarto bittentzen bagatzue, kendu, lekuz aldatu, nahi dozuena, zeoze ein bir neban eta ein ein dot. ahaleginddu naz argazkixe ipintten eta ez dot lortu.hurrengo helbide horretan argitaratu dabe argazki bat. ondo bittentzen bagatzue al dozue ipini?

    http://goiena.net/arrasate/albisteak/22-urteko-mutil-arrasatear-bat-hil-da-udalaitzen-istripua-izanda

    ResponderEliminar
  2. UEV webgunian be argitaratu dogu albistia:
    http://www.euskalespeleo.com

    Egun guztia txingarretan pasau dot, sigur neguan ezagutuko nebala baiña ezin izen horri arpegirik ipiñi. Argazkixa ikusi dot azkenian. Kolpe gogorra...

    Oier

    ResponderEliminar
  3. KAixo lagunak!!!

    Oaintxe irakurri dut zuen eskutitza...oso polita dela uste dut..

    Pena haundia ematen dit nahiz ta ia ez ezagutu, ta gustatuko litzaidake zuekin egotea edo behintzat urbilago momentu hauetan. Baina, Huelvan naiz...espero dut omenaldian egotea..

    Musu erraldoia ta zaindu, mesedez!!!

    Amaia

    ResponderEliminar