 |
1938ko egutegixan orrialde bat. |
BARANDIARAN, Jose Miguel. 2005. Diario Personal. Volumen I (1917-1936). Desde los primeros trabajos
científicos, hasta el inicio del exilio. José Miguel de Barandiaran
Fundazioa. Colección Sara 6. Ataun. + BARANDIARAN, Jose Miguel. 2009. Diario Personal. Volumen II (1936-1953). Durante
los años de su exilio en el País Vasco Continental. José Miguel de
Barandiaran Fundazioa. Colección Sara 8. Ataun.
Hara nun, #speleo historiazale modura irakortzera sartuta
(arrazoi teknikuengaittik, esango dogu), alde gizatiarretik asko hunkitu naben
liburu txortia. Ezagutzen nittuan, bistan da, Jose Miguel Barandiaran
zientzialarixan bihar monumentalan nundik-norakuak (kultura zaletasun minimua
dakan edozeiñek lez), baiña bere diarixo pertsonalak irakorritta, haren
pertsonalidadian sartzeko aukeria izan dot. Enpatia ariketa bat eginda (ez naizelako
erlijiosua, ezta kontserbadoria), Joxemiel agertu da nere begi aurrian, eta ha
maittatzen hasi naiz. Jauzi kualitatibo haundixa, bistan da.
Hortaz gain, euskal #speleo historiarako dato pillua jaso
dittudaz, baiña hori baiño gehixago, esango neuke garrantzitsuena JMB-k
jokatutako zentro neuralgiko papela dala. Batez be Lapurdiko urtietan, harrittu
egin naiz bere inguruan bildu zan jentetzan artian gure aintzindarixetako asko
topatzian: St. Perier senar-emaztiak, Marcel Loubens, Louis Gaudin (zelako
sorpresia, JMB-ek bioespeleologian be jardun zebala jakitzia!!) Georges
Laplace-Jauretxe, Pierre Boucher, Manuel Laborde, Jesus Elosegi, Pierre Rat,
Pierre Lamare... Baitta gerra aurretik Telesforo Aranzadi (bistan da), Juan
Arin (#speleo satelitien paradigma) eta Tomas Atauri be (gero Aranzadi ZE-ko buruzagitza,
eta JMB Hegoaldera ekartzeko arduria hartuko zebana). Ezagutzen ez nittuan
konexiñuak, ezagutzen ez nittuan urtietan (Espainiako eta II Mundu gerren
arteko tartia hutsune haundixa zan nere oharretan), hurrengo urtietako espeleologian
billakaeria ulertzeko balixo izan desten gakuak.
Bigarren bolumenian Armando Llanosek (horra beste espeleologo
bat) hitzaurrian esaten dabenez, JMB-ren diarixuetan tono “notariala”
nagusitzen da. Orokorrian serixua da, egindako gauzak ipintzera mugatzen da,
eta hárei buruzko iritzixak gitxi dira. Egon, badagoz, halan be (garrantzi
bereziko gertakarixetan), eta halakuak irakortzian hartzen da gozamen haundiña,
zientzialarixan atzetik pertsonia ikusten dogulako. Adibidez, 1949ko abenduan
31ian, urteroko moduan bere urtebetetze eguna aprobetxatzen dau bere buruan gaiñeko
reflexiño bat egitteko:
“Gaur 60 urte egiten
zetuat. Emengo bizi-aldia aurrera zeak: lasterka, geroz eta urrin aundiagoan.
Bere azkena geroz eta aldeago. Ari nauk beregana asko urbiltzen. Urteak ez
dituk juanak; ez zetuat igaro. Nere eginkizun eta lanetan biurtu ituan. Lanak
–egindako lanak- eginak dituk, ez dituk juanak, ezta utsera biurtuak ere: oriek
ez dituk sekulan galduko: beraz urteak or zeudek: nigan zeudek eta ni ibili
naizen tokietan.
Urte ontan 281 otordu
eman zeagu etxera etorri zaizkigun adiskide eta arrotzai”.
Irribarre haundi batekin irakortzen da “Bere azkenera urbiltzen ai dela” diñuanian, bistan da imajinau be
ez zebala egitten 102 urte hartuko zittuanik.
Beste une politt asko izan dittudaz irakorketan zihar. Hona
apuntautako hainbat ohar solte (atzetik aurrera apuntautako oharrak; hau da:
lehelenguak barrixenak dira, azkenak zaharrenak):
- Fetxa bako papel batian “instantanea”
batzuk harrapatzen dittu: bere helduarotik, gaztaroko flashak harrapatzen
dittu modu inpresionista xamarrian: Agamundako lezia (9 urtekin, bere
lehelengo #speleo esperientzia); hartzan anekdotia; papel hondakiñez betetako
trena, irakurketarako aukeria; eta seminaristak arbolapean olgetan
dabizeneko eszena kostunbristia.
- 1943ko mar 8: JMB-k
sermoia egitten dau Saran, bere bizitzan estrainekotz euskeraz.
- 1943ko Ots 28:
kontrabandua, mugalari mobimendua... JMB-k berak be 8 tabako pakete
saltzen dittu (¡!) Baionan eta Biarritzen, 560 liberatan (arrautza
dozeniak 100 libera balixo zebanian).
- “Trepak” ikusteko modua:
JMB-k gauza jakintzat daka erakundietako buruzagitzan ausartenak,
trepalarixenak, ipiñiko dirala; ez balekuenak, normalian; horretara, bere
aukeria karrera honetatik kanpo gelditzia da, txindurri biharretan,
etorkizunerako garrantzizkuak izango dirazen gauzetan.
- Ibarnegarai “diputadu
fiñak” errefuxiatuekin jokatutako papela kontatzen dabenian (oiñ ulertu
dot euskaltzaliak zetsen gorrotua).
- Juaten dan ostatu, tren,
kongresu eta halakuen preziuak, menuak etabar apuntatzen dittu sarri
(baitta ze pintxo klase ipiñi detsen, iñoiz).
- Refujiauen kontuakin eta
batez be Bizkaiko ofensiba osteko informaziñuak jaso eta gero, oharrak
askoz be emozionalaguak dira. Halan be, bere iparorratza argi daka:
relijiñua eta etnografia, orden horretan, eta politikan inplikatzeko
tentaldixei irmo eusten detse.
- 1935 udan Saturraranen izandako
tirabira “naive”ak: baiñuzaliak erropa inmoralekin dabiz, eta batzuk... taparroiak
hondarrian bertan aldatzen dittuez!! Mutrikuko alkatiari protestak,
seminaristen sabotaje futbolistikuak, erropa gitxikin eguzkixa hartu daben
jentia Eskilantxarri ostera bialdu...
- 1936 eka Mari Itturran
markiñarran historia trukulentua: gizonari potruak erauzi, gero banandu,
gero ondorenguak engañau...
- 1936 uzt 18xan, Urtiagan
dagozela (Itziar), “kanpoko” mundutik datozen gerra hotsak. Ohar txiki
bat, garrantzi gitxikua, atzetik zetorrena imajinau be ezin zeikien
egin...
- Batzutan speleo kontuetan
izaten doten larrittasun horri aurre egitteko (“Aste honetan ez dot speleorik egin! Egun bat galduta! Hainbeste
deskubritzeko dagonian...!”) ondo dago Barandiaranen esploraziño
ritmuan lekuko izatia. 3-4 hille ezebe egin barik... oporrak eta udia
frenetikoki industen eta prospektatzen... txango soltiak handik eta
hamendik... urte erdi ezebe egin barik, abade biharrekin liauta... Bere
argitalpenak eta egindako biharren zerrendia ikusitta emoten dau denpora
guztian jo ta keia ibiltzen zala, baiña ez. Ahal zeban moduan, ahal
zebana. Kontua da 80 urterarte ibilli zala hortan... Horixe da sekretua,
eta gure iparorratza: gauzak ahal danik eta onduen egin, txiri-txiri, eta
hortan iraun.
- Gaztetan zenbat putada
egin zetsen ikusitta, batek adoria hartzen dau Armintxen eta Atxurran egin
nahi deskuen faenei aurre egitteko. Jesus Altunan prologuan [6(2):495]: “En estas páginas podemos seguir por tanto, desde sus 27 a sus 46
años, a un hombre que ha llenado todo un siglo de nuestra historia. A un
hombre de gran tesón, reconocido por sus trabajos en medios científicos,
que sufrió constantes zancadillas por parte de sus más próximos superiores
jerárquicos. “Nemo profeta in patria sua”. Pero suele ser así. En todo
caso la historia acaba por aclarar quién era el válido y quiénes los
personajillos circundantes que rezumaban ignorancia y mediocridad”.
- Lea-Artibaiko katalogua argitaratzerakuan
kontuan hartzeko (ADES-eko taldekidiak, aittu!); I bolumenian, Alvaro
Arrizabalagan sarreran, indize toponimikuari buruz [6(2):499]: “En la toponimia, se hará referencia al
nombre propio del lugar, y no al tipo de lugar (Altamira, por Altamira,
cueva de; Catadiano, por Catadiano, dolmen de).”
- Eta datu bilketa prozedurei buruz: “Me entero que D. Resurrección Mª De
Azkue y D. Juan Eguskiza no se hallan conformes con mi método de publicar
los datos folklóricos sin ningún retoque literario. ¡Cómo pensarán que los
datos retocados por el investigador con su criterio subjetivo pueden
ofrecer garantías para un estudio científico!”. [6(2):576] Barreguria
emon desta honek, izan be, Azkuek jasotako ipoin eta kondairetan horixe zan gitxien gustatzen jatan
gauzia: literarioki “edertzeko” erakusten zeban joeria. Joxemiel
jaunangandik hurrago sentiduarazi naben gauzia.
Jakiña:
egutegixan 1º eta 2º zatixak irakorri eta gero (1953 arte) hortik aurrerakuak
irakortzeko gogo bizixa geratu jata. Noiz argitaratuko ete? Laster izan dailla.
ADES: laster
lagako dittudaz 4 liburuak Gurutze Gorriko lokalian, danok kontsultau ahal izan
daizuezen.
 |
JMB Atxurrako goiko sarreran, 1934an. Argazkixa: Enrique Eguren Bengoa. |