2017/06/16

Jose Miguel > Joxemiel



1938ko egutegixan orrialde bat.



BARANDIARAN, Jose Miguel. 2005. Diario Personal. Volumen I (1917-1936). Desde los primeros trabajos científicos, hasta el inicio del exilio. José Miguel de Barandiaran Fundazioa. Colección Sara 6. Ataun. + BARANDIARAN, Jose Miguel. 2009. Diario Personal. Volumen II (1936-1953). Durante los años de su exilio en el País Vasco Continental. José Miguel de Barandiaran Fundazioa. Colección Sara 8. Ataun.

Hara nun, #speleo historiazale modura irakortzera sartuta (arrazoi teknikuengaittik, esango dogu), alde gizatiarretik asko hunkitu naben liburu txortia. Ezagutzen nittuan, bistan da, Jose Miguel Barandiaran zientzialarixan bihar monumentalan nundik-norakuak (kultura zaletasun minimua dakan edozeiñek lez), baiña bere diarixo pertsonalak irakorritta, haren pertsonalidadian sartzeko aukeria izan dot. Enpatia ariketa bat eginda (ez naizelako erlijiosua, ezta kontserbadoria), Joxemiel agertu da nere begi aurrian, eta ha maittatzen hasi naiz. Jauzi kualitatibo haundixa, bistan da.

Hortaz gain, euskal #speleo historiarako dato pillua jaso dittudaz, baiña hori baiño gehixago, esango neuke garrantzitsuena JMB-k jokatutako zentro neuralgiko papela dala. Batez be Lapurdiko urtietan, harrittu egin naiz bere inguruan bildu zan jentetzan artian gure aintzindarixetako asko topatzian: St. Perier senar-emaztiak, Marcel Loubens, Louis Gaudin (zelako sorpresia, JMB-ek bioespeleologian be jardun zebala jakitzia!!) Georges Laplace-Jauretxe, Pierre Boucher, Manuel Laborde, Jesus Elosegi, Pierre Rat, Pierre Lamare... Baitta gerra aurretik Telesforo Aranzadi (bistan da), Juan Arin (#speleo satelitien paradigma) eta Tomas Atauri be (gero Aranzadi ZE-ko buruzagitza, eta JMB Hegoaldera ekartzeko arduria hartuko zebana). Ezagutzen ez nittuan konexiñuak, ezagutzen ez nittuan urtietan (Espainiako eta II Mundu gerren arteko tartia hutsune haundixa zan nere oharretan), hurrengo urtietako espeleologian billakaeria ulertzeko balixo izan desten gakuak.

Bigarren bolumenian Armando Llanosek (horra beste espeleologo bat) hitzaurrian esaten dabenez, JMB-ren diarixuetan tono “notariala” nagusitzen da. Orokorrian serixua da, egindako gauzak ipintzera mugatzen da, eta hárei buruzko iritzixak gitxi dira. Egon, badagoz, halan be (garrantzi bereziko gertakarixetan), eta halakuak irakortzian hartzen da gozamen haundiña, zientzialarixan atzetik pertsonia ikusten dogulako. Adibidez, 1949ko abenduan 31ian, urteroko moduan bere urtebetetze eguna aprobetxatzen dau bere buruan gaiñeko reflexiño bat egitteko:

“Gaur 60 urte egiten zetuat. Emengo bizi-aldia aurrera zeak: lasterka, geroz eta urrin aundiagoan. Bere azkena geroz eta aldeago. Ari nauk beregana asko urbiltzen. Urteak ez dituk juanak; ez zetuat igaro. Nere eginkizun eta lanetan biurtu ituan. Lanak –egindako lanak- eginak dituk, ez dituk juanak, ezta utsera biurtuak ere: oriek ez dituk sekulan galduko: beraz urteak or zeudek: nigan zeudek eta ni ibili naizen tokietan.
Urte ontan 281 otordu eman zeagu etxera etorri zaizkigun adiskide eta arrotzai”.

Irribarre haundi batekin irakortzen da “Bere azkenera urbiltzen ai dela” diñuanian, bistan da imajinau be ez zebala egitten 102 urte hartuko zittuanik.

Beste une politt asko izan dittudaz irakorketan zihar. Hona apuntautako hainbat ohar solte (atzetik aurrera apuntautako oharrak; hau da: lehelenguak barrixenak dira, azkenak zaharrenak):
  • Fetxa bako papel batian “instantanea” batzuk harrapatzen dittu: bere helduarotik, gaztaroko flashak harrapatzen dittu modu inpresionista xamarrian: Agamundako lezia (9 urtekin, bere lehelengo #speleo esperientzia); hartzan anekdotia; papel hondakiñez betetako trena, irakurketarako aukeria; eta seminaristak arbolapean olgetan dabizeneko eszena kostunbristia.
  • 1943ko mar 8: JMB-k sermoia egitten dau Saran, bere bizitzan estrainekotz euskeraz.
  • 1943ko Ots 28: kontrabandua, mugalari mobimendua... JMB-k berak be 8 tabako pakete saltzen dittu (¡!) Baionan eta Biarritzen, 560 liberatan (arrautza dozeniak 100 libera balixo zebanian).
  • “Trepak” ikusteko modua: JMB-k gauza jakintzat daka erakundietako buruzagitzan ausartenak, trepalarixenak, ipiñiko dirala; ez balekuenak, normalian; horretara, bere aukeria karrera honetatik kanpo gelditzia da, txindurri biharretan, etorkizunerako garrantzizkuak izango dirazen gauzetan.
  • Ibarnegarai “diputadu fiñak” errefuxiatuekin jokatutako papela kontatzen dabenian (oiñ ulertu dot euskaltzaliak zetsen gorrotua).
  • Juaten dan ostatu, tren, kongresu eta halakuen preziuak, menuak etabar apuntatzen dittu sarri (baitta ze pintxo klase ipiñi detsen, iñoiz).
  • Refujiauen kontuakin eta batez be Bizkaiko ofensiba osteko informaziñuak jaso eta gero, oharrak askoz be emozionalaguak dira. Halan be, bere iparorratza argi daka: relijiñua eta etnografia, orden horretan, eta politikan inplikatzeko tentaldixei irmo eusten detse.
  • 1935 udan Saturraranen izandako tirabira “naive”ak: baiñuzaliak erropa inmoralekin dabiz, eta batzuk... taparroiak hondarrian bertan aldatzen dittuez!! Mutrikuko alkatiari protestak, seminaristen sabotaje futbolistikuak, erropa gitxikin eguzkixa hartu daben jentia Eskilantxarri ostera bialdu...
  • 1936 eka Mari Itturran markiñarran historia trukulentua: gizonari potruak erauzi, gero banandu, gero ondorenguak engañau...
  • 1936 uzt 18xan, Urtiagan dagozela (Itziar), “kanpoko” mundutik datozen gerra hotsak. Ohar txiki bat, garrantzi gitxikua, atzetik zetorrena imajinau be ezin zeikien egin...
  • Batzutan speleo kontuetan izaten doten larrittasun horri aurre egitteko (“Aste honetan ez dot speleorik egin! Egun bat galduta! Hainbeste deskubritzeko dagonian...!”) ondo dago Barandiaranen esploraziño ritmuan lekuko izatia. 3-4 hille ezebe egin barik... oporrak eta udia frenetikoki industen eta prospektatzen... txango soltiak handik eta hamendik... urte erdi ezebe egin barik, abade biharrekin liauta... Bere argitalpenak eta egindako biharren zerrendia ikusitta emoten dau denpora guztian jo ta keia ibiltzen zala, baiña ez. Ahal zeban moduan, ahal zebana. Kontua da 80 urterarte ibilli zala hortan... Horixe da sekretua, eta gure iparorratza: gauzak ahal danik eta onduen egin, txiri-txiri, eta hortan iraun.
  • Gaztetan zenbat putada egin zetsen ikusitta, batek adoria hartzen dau Armintxen eta Atxurran egin nahi deskuen faenei aurre egitteko. Jesus Altunan prologuan [6(2):495]: “En estas páginas podemos seguir por tanto, desde sus 27 a sus 46 años, a un hombre que ha llenado todo un siglo de nuestra historia. A un hombre de gran tesón, reconocido por sus trabajos en medios científicos, que sufrió constantes zancadillas por parte de sus más próximos superiores jerárquicos. “Nemo profeta in patria sua”. Pero suele ser así. En todo caso la historia acaba por aclarar quién era el válido y quiénes los personajillos circundantes que rezumaban ignorancia y mediocridad”.
  • Lea-Artibaiko katalogua argitaratzerakuan kontuan hartzeko (ADES-eko taldekidiak, aittu!); I bolumenian, Alvaro Arrizabalagan sarreran, indize toponimikuari buruz [6(2):499]: “En la toponimia, se hará referencia al nombre propio del lugar, y no al tipo de lugar (Altamira, por Altamira, cueva de; Catadiano, por Catadiano, dolmen de).”
  • Eta datu bilketa prozedurei buruz: “Me entero que D. Resurrección Mª De Azkue y D. Juan Eguskiza no se hallan conformes con mi método de publicar los datos folklóricos sin ningún retoque literario. ¡Cómo pensarán que los datos retocados por el investigador con su criterio subjetivo pueden ofrecer garantías para un estudio científico!”. [6(2):576] Barreguria emon desta honek, izan be, Azkuek jasotako ipoin eta kondairetan horixe zan gitxien gustatzen jatan gauzia: literarioki “edertzeko” erakusten zeban joeria. Joxemiel jaunangandik hurrago sentiduarazi naben gauzia.

Jakiña: egutegixan 1º eta 2º zatixak irakorri eta gero (1953 arte) hortik aurrerakuak irakortzeko gogo bizixa geratu jata. Noiz argitaratuko ete? Laster izan dailla.

ADES: laster lagako dittudaz 4 liburuak Gurutze Gorriko lokalian, danok kontsultau ahal izan daizuezen.

JMB Atxurrako goiko sarreran, 1934an. Argazkixa: Enrique Eguren Bengoa.