Latasanmanuala n-garrenez irakortzen nabillenian, asteburuan egingo dogun Simulakro Orokorrari buruzko kontuak.
Zapatuan
Aralarren topau geinkian egualdixan pentsatze hutsak zimur-zimur eginda
lagatzen nau. Baiña tira: teknikak entrenau bihar dirazen modura, muturreko
egoeretan egoten jakitzia be (hotza, zikiña, bustiduria, loguria) ikasi
leikialakuan nago. Aste honetan behiñ eta barriro etortzen jataz gerretan trintxeretan
euripian eta lokatz artian bizi eta hil izan zirazenak.... hárek ikasi biharra
izan zebenez, gu bebai.
¿Motibaziñua
nundik? Espeleologuok ez dogu bihar iñork animatzia EEL-an izena emoteko; nahikua
izaten da esploraziñuetan zihar izaten dogun pentsamentu rekurrentia: “Eta hamen istripua badakat... ¿zelan kristo
etarako nabe?”. Hori nahikua motibaziño izaten da ariketak eta simulakruak
txintik esan barik jasateko.
Oker ez
banago, hau nere laugarrena izango da (Pagomari, Artekona, Hayal de Ponata izan
dira aurrekuak). Nere edadiakin ez dot pretenditzen gauza askorik: trabarik ez
egittia eta soldau raso modura
eskatzen destenak zuzen kunplitzen badot, nahikua. Eta aurreko hiru
konbokatorixetan sobrepasauta banenguan be, uste dot oiñ hobeto ibilliko
naizela. Hain zuzen be, nere aurtengo helburua operatibo osuan konjunto-irudixa
egittia izango da (aurrekuetan nere misiñua justo-justo ezagutzen nebanez,
edozein inprebistokin lekuz kanpo geratzen nintzan, adibidez Hayal de Ponatako
sarreran Txemon ordezkatzia tokau jatanian, barruko taldiekin eta PC-iakin
komunikau biharra...).
Beraz hara
noia, literalki edozertarako prest. Baitta soldatapeko soroslien (%20) jefiak
bolondreson (%80) biharran merittua euren burueri egozteko be, urteroko moduan
(ah, jubilatzen naizenian EEL-n prentsa bulego bat bultzatu bihar dot).
Oier Gorosabel Larrañaga