Grupos que se quedan sin gente,
y además se ahostian
Oier Gorosabel Larrañaga
ADES Espeleologia Taldia (Gernika-Lumo)
XXVII Jardunaldixetarako hitzaldixa prestau nebanian ba nekixan nahiko ikuspegi extraterrestria zala neuria. Hain zuzen be, horretxegaittik interesatzen jatan hainbeste: ba dakidalako etorribarri baten ikuspegixa aberasgarrixa izaten dala, batzutan. Zorixonez, oinguan be hala suertau dala emoten dau; hitzaldi hartan oiñarrittutako testuak difusiño nahikua izaten dihardu behintzat, espeleologuen artian (billatu Googlen “grupos que se quedan sin gente” eta ikusi).
Ordutik hona behin baiño gehixagotan berba egin dot gai horretaz, ADES-eko zein beste taldetako espeleologuekin; mundu honetako azpi-joko eta trapu zikin batzu ezagutzeko aukeria izan dot bebai. Horren ondorixoz gaur egunian ez dot bardin pentsatzen; orduko kandidotasuna beste ikuspegi mingotxagua bihurtu jata, halabiharrez. Edozelan be, esperantzia ez dot galdu; ikuspegi aldaketa honek beste posiziño baten kokatzen nau, eta bertatik tiro egitteko aukeria ez dot galduko, espeleologixia lastratzen daben hare-zakua angulo desbardiñetatik zulatzeko.
Azken urtietan hainbeste lekutan izan dot espeleologixiari buruz idatzi edo berba egitteko aukeria. Horrekin kritikak etorri jataz, jakiña; baiña hori ez da txarra, komenigarrixa eta eskertzekua baiño. Ez da hori atentziñua deittu destana. Beste gauza bat izan da, juan dan bi hiru-urtetik hona nahi baiño gehixagotan gertatutakua: zeozer idatzi, inozenteki nere ustez, eta nunbaitten argittaratu. Halako baten lagunan deixa dator:
- Aizu Oier, ¿zelan ipiñi dozu ba Urlixa halako taldekua dala? ¿Ez dakizu aspaldi hasarre dagozela, ala?
- Bueno, ez desta iñok ezer esan ta... ¿zelan jakingo neban ba?
- Ba ointxe esaten nabil nik: (ipiñi hamen trapu zikiñen azalpena). Beraz hobe dozu hori blogetik kentzia, bestela...
Hau ez jata behin edo birrittan gertatu gero: zazpi-zortzi bidar bai. Kontua da gure taldian ez dagola ohittura haundirik bestiei buruz txarto berba egitteko. Hori dala ta, taldian urte gitxi daroiaguzenei eziñezkua jaku azpiko kontu hónek jakitzia: hasarre pertsonalak... expultsiñuak... harremanak etenda daken taldiak... plagiuak... Azkenian erdi adarra jotzen, baiña erdi nazkatuta bebai “Liburu Baltz” bat idazteko eskatu izan detset taldekidiei, zeintzuk zeiñekin hasarre dagozen behingoz jakitzeko eta hankarik gehixago ez sartzeko.
Teorixa bat dakat (teorixa guztien modura, kuestionaua izateko eta moldatzeko sortutakua). Badirudi espeleologuen artian hezkuntza mailla bajuko jente gehixago dagola, populaziño orokorrian baiño. Baiña ondo ulertidazue: hezkuntza mailliak ez dakalako zerikusirik ikasketa mailliakin. Unibertsidadian ikasittako jente zazkar asko dago, arazuak berbaz konpontzen ez dakixana, empatía kontzeptua ulertzeko kapaza ez dana, eta gatazka baten aurrian birauak bota eta alde egitteko baiño ez dabena balio. Hezkuntza falta honen arrazoia ez dot ezagutzen baiña: ¿kobazuluetako hezetasun maillia, acetileno gasen arnasketia? Zeozer arrarua bai. Izan be, hasarre eta ezinikusixen “arrazoiak” ezagututa, ez dot momentuz baleko beste motiborik topau.
Konklusiño probisionak batzuk be etara dittudaz onezkero.
1º konklusiñua
Espeleologia talde batzuen “dirua irabazteko asmua” ez da arazo bat, berez. Espeleologiatik bizimodua etara leikenak, ¿zergaittik ez dau egingo ba? ¡Hori suertia beria, hainbeste gustatzen jakona ogibide bihurtu! Neuk be egingo neuke.
2º konklusiñua
Arazuak irabazi-nahixak ekarri leiken korrupziñotik datoz. Dirua tentaldi haundixa da, eta modu ez etikuan portatzera eruaten dau askotan:
- Elkarlanian bildutako informaziñua batek “sekuestratzia”.
- Jokabide monopolistikuak.
- Beste talde batek bildutako datuak norberanak modura saldu..
- Subentziñoren bat lortziarren beste talde baten biharra zapaldu.
- “Amateur” denporan beste taldien laguntzia jaso, eta “profesional” bihurtutakuan laguntza bera bestiei ukatu.
- ...
3º konklusiñua
Hónek arazo txiki guztiak beste arazo sorrago bat dakarre: oin dala 50 urte baiño gehixagotik datorren elkarlan tradiziñua etetia, hala egixa. Oiñ arte ikusi ahal izan dotenez, euskal espeleologia taldiak kolaboraziño desinteresaua mantendu izan dabe ixa beti, EEE-UEV erakunde barruan nahiz bestela. Hori mantendu biharreko baloria da, eta talde batzuen dirua-irabazteko-asmo errespetagarri horrek ez leuke zertan oztopatu bihar elkarlan zientifiko amankomunan jarraipena.
Esandako moduan, espeleologixa munduan urte gitxi daroiagunoi gatxa egitten jaku hasarre batzun arrazoiak ulertzia, batez be antxiñan gertatutako gatazka fosilizauen kasuan. Batzutan honek egoera xelebre eta interesgarrixetara eruan gaitzake, esate baterako A eta B taldian sartzen diran gaztiak alkar gorrotatzen ikasten badabe (arrazoiak oso ondo ulertu barik), edo zaharren esanei entzungor eginda kolaboratzen hasten badira... Biharbada azken hori izan leike jarraitzeko biderik egokixena: espeleologo zaharrak euren ezinikusixa gainditzeko kapazak ez badira, gaztiak egittia. Acetileno Gasan Aroa amaitziakin batera, ia espeleologo barrixen garunak kapazaguak bihurtzen diran gauzak lasai diskutidu eta alkarrekin konpondu ahal izateko...
Lekeitio, 2010ko Apirillan 12xa.