.................Asteroko kronika irakurtzeko Klikatu hemen...............
..............................................................................................................

2017/01/12

Euskal-Erria aldizkaria (1880-1918). Espeleologia artikuluak eta beste.




Euskal espeleologiaren historia aztertzeko zalea naizen aldetik, Euskal-Erria aldizkariko hainbat erreferentzia bibliografiko bilduak nituen: artikulu zaharrak, duela gutxira arte liburutegi handi batera joan ezean kontsultatu ezin nituenak. 2011 urteaz geroztik, baina, Sancho el Sabio Fundazioak hartutako lanari esker, Euskal-Erria aldizkaria interneten kontsultatzeko moduan dago[1], eta beraz indizeak arakatzeari ekin nion.

Lan honen ostean, zerrenda bibliografikoetako artikulu espeleologiko hoiek zuzenean irakurri ahal izan ditut, baita lehendik ez nituen erreferentzia batzuk jaso ere. Gehiago ere egon daitezke: izan ere, izenburuak batzutan ez dira oso adierazkorrak (“Un hallazgo curioso” bezalako izenburu ugari daude), eta agian intereseko artikuluren batzuk ihes egingo zidaten.

Jarraian, aukeratutako zenbait artikulu emango ditut. Kronologikoki doaz (aldizkarian argitaratu ziren fetxaren arabera), bi multzotan:
·        Espeleologiarekin zerikusiren bat dutenak.
·        Beste guztiak (interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat gairi buruz).

Haietako askoren aurretik iruzkin bat egin dut, zenbait kasutan datu osagarriak emanaz. Artikulu guztiak dokumentu batean bildu ditut errazago kontsultatzeko; hemen eskegi dut nahi duenak deskargatu dezan (denbora mugatu baterako, leku asko okupatzen baitu -303 orrialde, 800 Mb inguru-; baina aurrerago inork kopia nahiko balu, lasai eskatu diezadala).

Hauxe da dokumentu horretan aurkituko dituzuen artikuluen zerrenda. On egin!

ESPELEOLOGIAREKIN ZERIKUSI DUTENAK
Nahikoa da autoreen zerrendari erreparatzea, Euskal-Erria aldizkariak sasoi hartako espeleologoen artean izan zuen garrantziaz jabetzeko...

  • IRURROARIZAGA, G. 1882. La gruta de Amoroto. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VI(8): 244-245. Donostia.
  • ANONIMOA. 1882. La cueva de Amoroto. In: Variedades éuskaras.Euskal-Erria VI: 274-276. Donostia.
  • F.R. 1882. La gruta de Achurra. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VII: 134-135. Donostia.
  • ENCISO, J. 1882. La gruta de Achurra o de Amoroto. In: Variedades éuskaras. Euskal-Erria VII: 268. Donostia.
  • CAPELASTEGUI, Leon. 1884. La gruta de San Valerio en Mondragón. Euskal-Erria Revista Bascongada XI:486-494. Donostia.
  • NAVARRO VILLOSLADA, Francisco. 1888. De lo prehistórico en la Provincias Bascongadas. Euskal-Erria Revista Bascongada XIX:5-11,33-39,65-69,97-101. Donostia.
  • GAMON, MM. GAMON, JI. 1785. Las cuevas de Aitzbitarte en Rentería. Año 1785. Informe enviado á la Real Academia de la Historia por conducto de la Diputación Foral de Guipúzcoa. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:537-539. Donostia 1892.
  • MURGA MUGARTEGI, Rafael. 1892. Arrechinaga. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:19-21. Donostia.
  • GORDON, Rogelio. 1893. Euskal batzarre. Expedición Reglamentaria núm 2 bajo la dirección del socio Don Rogelio Gordón. Visita a Oñate. Principales edificios. Ascensión al monte Aitzgorri. Exploración de la famosa cueva de Guesalza. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVIII:85-90,177-181. Donostia.
  • ZABALA, Alfonso Maria. 1894. Comisión de Monumentos de Guipúzcoa. San Adrián (Aitzgorri). Euskal-Erria Revista Bascongada XXX:531-537. Donostia.
  • PUIG Y LARRAZ, G. 1897. Las cuevas de Vizcaya. Euskal-Erria Revista Bascongada XXXVI:138-141. Donostia.
  • ADAN DE YARZA, Ramon. 1897. Descripción geológica de Bizcaya. Movimiento y denudaciones del suelo. Euskal-Erria Revista Bascongada XXXVI:138-141. Donostia.
  • SORALUCE, Ramón. 1899. La Cueva de San Valerio. Euskal-Erria. Revista Bascongada XL:15-20. Donostia.
  • BOWLES, Guillermo. 1775. Introducción a la historia natural y a la geografía física de España. Euskal-Erria Revista Bascongada XXXVII:33-38,65-68,129-138. Donostia.
  • REPARAZ, Gonzalo. 1902. Las cavernas de Aitz-Bitarte en Landarbaso. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLVII:369-376. Donostia.
  • RODRIGUEZ-FERRER, Miguel. 1905. La Caverna "Aitzkirri". Euskal-Erria. Revista Bascongada LII:214-225. Donostia.
  • ARANZADI, Telesforo. 1905. Lapur-zulu, Impresiones subterráneas. Euskal-Erria. Revista Bascongada LIII: 97-105. Donostia.
  • ALZOLA MINONDO, Pablo. 1912. La exploración de las cavernas en Vizcaya. Euskal-Erria Revista Vascongada LXVI:212-215,272-277,317-321,353-357. Donostia.
  • ARECHAVALA, F. 1907. La gruta de Balzola. Euskal-Erria aldizkaria LVI:27-28. Donostia.
  • BARANDIARAN, J M. 1917. Discurso leido en la solemne apertura del Curso Académico de 1917-1918, en el Seminario Conciliar de Vitoria. Euskal-Erria LXXVII:386-392,434-442,488-496. Donostia.


BESTELAKO ARTIKULU INTERESGARRI BATZUK:

  • GOROSTIDI, M. 1883. El enjuiciamiento criminal en sus relaciones con el catalán y el bascuence. Euskal-Erria Revista Bascongada VIII:298-305. Donostia.
  • MARTINEZ AGUIRRE, Marcial. 1884. De Eibar a Saturrarán, con un recuerdo del rey D. Francisco de Asís. Euskal-Erria Revista Bascongada XI:188-191. Donostia.
  • LA CANI, Rosi. 1887. Santo Tomás. Antaño. Ogaño. Euskal-Erria Revista Bascongada XVII:564-567. Donostia.
  • TRUEBA, Antonio. 1889. El santuario de Arrechinaga. Euskal-Erria Revista Bascongada XXI:225-231,257-267. Donostia.
  • LABAYRU, Estanislao Jaime. 1891. Sobre huelgas. Euskal-Erria Revista Bascongada XXIV:520-522. Donostia.
  • ANONIMOA. 1892. Los bascos en la Argentina. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:313-316. Donostia.
  • ANONIMOA. 1892. Curiosidades históricas. La expulsión de los judíos de Vitoria en 1492. Cesión por la aljama israelita a dicha ciudad de los terrenos de Judumendi. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVII:467-470. Donostia.
  • SORALUCE, Ramón. 1899. La vida de los gitanos en Guipúzcoa. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLI:175-179. Donostia.
  • ANONIMOA. 1902. Tipos euskaldunas. El atalayero de Ondárroa. Euskal-Erria. Revista Bascongada XLVI:453-456,510. Donostia.

2017/01/09

Baltzola 1907 eta Barandiaran 1917



Euskal-Erria aldizkari donostiarrak 38 urte iraun zituen (1880-1918). Tarte horretan, euskal intelligentsiaren topaleku bilakatu zela esan dezakegu: izan ere, bere orrialdeetan, euskal kultura munduko VIP gehienak aurki ditzakegu une batean edo bestean, zerbait esateko zuten beste idazle “kaletarrago” askoren artean. Aldizkaria material askoren bilduma da: mami askoko artikuluak, zein arinkeriak (donostiar topikoarekin bat eginez). Artikulu sail honi amaiera ematen dion ale honetan, adibide biak batu ditugu: batetik, F. Aretxabala izeneko jaunak sinatutako espeleo-olerki kitsch xamarra; bestetik, berriz, Jose Miguel Barandiaran arkeologoak 1917-18 ikasturteari hasiera emateko aurkeztutako hitzaldi famatua.

Aretxabalaren testuak ez du azalpen handirik behar: espeleotemen edertasunari kantatzen dio, eta horrekin dena esanda dago.

Barandiaran gaztearen hitzaldia, berriz, interesgarriagoa da: Euskal Herrian ordura arte ezagutzen ziren aurkikuntza prehistorikoen sintesia egiten baitigu. Dena hasi berri zen: sasoi hartan maisu handiek (oso modu prekarioan hasitakoak eta oraindik bizi zirenak) eginiko lan guztiak 20 orrialdetan bil zitezkeen.
Ikusiko duzuenez, kobazuloetan agertutako aztarnategi garrantzitsuenak 388-390 pajinetan aipatzen ditu, egindako lan arkeologikoen laburpena eginaz: Aitzbitarte, Atxurra (Armiña izenarekin; hauxe da Barandiaranek izen hau erabiltzen duen lehenengo aldia[1]), Baltzola eta Santimamiñe (“Cueva de Basondo” izenarekin, aurkitu berria, eta artean aztertu gabea). Hortik aurrera, Euskal Herrian ezagutzen dena azaltzen du, estazio megalitikoei garrantzi berezia emanaz.


[1] GOROSABEL, Oier. 2016. Una cavidad con dos nombres. Buscando un consenso toponímico sobre Atxurra y Armiña. ADES Albisteen Bloga. http://saguzarrak.blogspot.com.es/2016/03/una-cavidad-con-dos-nombres-buscando-un.html

2017/01/05

1775: William Bowles natura ikerlaria Euskal Herrian



Irlandan jaioa, Bowles eskubide ikasketak hasi zituen gogoz kontra, harik eta 1740an Parisera mugitu zen arte. Bertan Natur Historia, Kimika, Metalgintza eta Anatomia ikasketetan murgildu zen, eta horren ostean Frantzia osoa errekorritu zuen meatze, baso eta bestelako ekoizpenei buruzko oharrak hartuz. 1752 ur Madrileko Gobernuaren deia jaso zuen, Espainian meatzeak ikuskatzeko eta Natur Historiako Kabinetea eta Kimikako laborategia ezartzeko; nahiz eta proiektu hauek ez ziren burutu,  Espainian zehar bidaiak egin zituen emaztearekin, Carlos III-aren Gobernuarentzat ikusketa geologiko-naturalistikoak eginaz. Bidaien artean denboraldi batzu Bilbon egin zituen, baina batez ere Madrilen bizi izan zen 1780an bertan hil arte.  “Introducción a la Historia Natural y a la Geografía Física de España“ liburuan Espainian zeharko bidaiak bildu zituen, gai monografikoei buruzko zenbait artikulorekin. Horren barruan Euskal Herria ere aipatzen du, jakina, eta besteak beste atal hauek aurki ditzakegu:
a.      Viage de Madrid á Bayona por Valladolid, Burgos y Victoria. P.280-301. 293 pajinatik aurrera EH-n sartzen da Mirandatik: Gasteiz-Leintz (gatzagak)-Arrasate (Udalaitzeko meatzeak)-Oñati-Legazpi-Ordizia-Urretxu-Tolosa-Oiartzun-Hernani-Donostia-Pasaia-Irun.
b.      Sobre Vizcaya en general. P.302-325. Gorbeia-Durango-Serantes-Somorrostro-Bilboko itsasadarra. Mendiko basoak eta soroetako fruituak, txakolinari aipu berezia eginaz (Champagneko ardoarekin parekatuz), eta laien erabilpena azalduz. Ohiturak, janzkerak, antolakuntza, Irlandako ohiturekin parekotasunak... Serantes bolkantzat hartzen du, modu okerrean Adan de Yarzaren arabera.[1]
c.      De Bilbao en particular y sobre sus cercanías. P.326-335.Hiriaren deskribapena, biztanleen osasun onari buruzko teoria aereoa, angulak eta txibien erabilpen kulinarioa (bigarrenen kasuan, baita bitxigintzan ere).
d.      De las aves de paso en general, y de los chimbos de Vizcaya. P.336-341.Txori migrarien orientaziorako sentsibilitatea usaimenari egozten dio; Bizkaira etortzen diren txori espezieei buruzko oharrak.
e.      De la mina de hierro de Somorrostro y otras de Vizcaya. P.342-360.Somorrostroko meatzeen deskribapen mineralogikoa (Alemaniako beste batzuekin konparatuz); mearen prozesuaren deskribapena sasoi hartan, arragoetatik hasi eta oletan barrak egiten amaitu arte.
f.       De los bosques y árboles huecos de Vizcaya y Guipúzcoa. P.361-366. Zuhaitzei buruzko oharrak, egur ekoizpenari begira.
g.      De las diferentes especies de agáricos que se crían en los árboles de Vizcaya. P.367-373. Fomes fomentarius onddoei buruzko ohar botanikoak (odoljarioak eteteko eta ardagai gisako erabilpena aipatuz), eta mendietan aurki daitezkeen landare medizinalei buruz.
h.      Viage de Bayona a Madrid por Elizondo y Pamplona: mina de sal gema de Valtierra. P.398-412. Besteak beste Landak-Baiona-Ainhoa-Amaiur-Elizondo-Belate-Iruñea-Tafalla-Caparroso-Valtierra (gatz mineral ustiaketa)-Agreda ibilbidean, tokian tokiko ohar geologiko eta botanikoekin jarraituz.
i.        Viage de Pamplona a San Juan de Pie-de-Puerto por Roncesvalles. P.413-. Iruñea-Zubiar (Zubiri?) – Auritz / Burguete – Orreaga / Roncesvalles – Altabizkar – Donibane Garazi.
Euskal-Erria aldizkarikoek liburu desberdinen zati interesgarriak hartzeko ohitura zuten, artikulu gisan berrargitaratzeko. Hain zuzen ere dibulgazio lan horri esker izan dugu guk Bowlesen lanaren berri. Goian zerrendatutako puntu guztiak bertan irakur dezakezue, 1782ko bigarren edizio honetan adibidez (seinalatu ditugun orrialde zenbakiak edizio honekin bat datoz). Guk oraingoan, halere, Euskal-Erria aldizkarian aurkitu ditugun atalak baino ez ditugu hona ekarriko. Hauek dira.


[1] ADAN DE YARZA, Ramón. 1892. Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya. Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España. Imp. Manuel Tello. Madrid. p.12-13.


Barne bilatzaitea/buscador interno
 

Tagzania: tz_0jY4EqIbPwUPTqqE7glpdEuQMEN0 Free counter and web stats